Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten 1 du ad zentzatzera bihurtu.

Zigor nazala Jainko zuzenak, zentzarazi Jainko onberak.  Elizen arteko biblia   Sal 141,5

Jaunak, zigortzean, zentzarazi egiten gaitu, munduarekin batera gaitzetsiak gerta ez gaitezen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,32

Apaltasuna, izan ere, adin guztien apaingarri da, errugabetasunaren lekuko, gogo garbiaren seinale, zentzarazteko makila, kontzientziaren argi berezi, izen onaren zaintzaile eta zuzentasun ororen ikur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.

Etorkizunean herriko jendeari ezkontza nahasiak egiteko burutaziorik etor ez zekion, mutilaren etxekoak ere zentzarazi egin behar zituztela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 68. orr.

Nola anai Konradok beste anaiei gaizpide ematen zien anaia gazte bat zentzarazi zuen eta nola jokaera aldarazi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

Maite ditudanei egiten diet agiraka nik eta horiek zentzarazten ditut; izan, beraz, sutsu eta aldatu jokabidez.  Elizen arteko biblia   Ap 3,19

Hartan ezagutu nuen erruak zigortuz zentzarazi zenuela gizakia eta sitsak jantzia bezala hauts bihurtu nire arima.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 225. orr.

Nagusiak Janson jotzen zuen, zaldia jotzen zuelako, baina azkenean etsia hartu zuen, ezinezkoa baitzen hura zentzaraztea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

2 (adizlagunekin)

Frantzisko dohatsuak kartsuki zentzarazi zituen, esanez: Zuek, anaia txikiok, ez duzue Jainkoaren nahia ezagutzen, eta ez didazue mundu osoa Jainkoak nahi bezala onbideratzen uzten.  Elizen arteko biblia   Erm 2,18

Horregatik, gogor zentzarazten zituenean ere, onbidera erakarriak sentitzen ziren beti haren hitzez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 714. orr.

Bidetik okertzen dena gogor zentzaraziko dute.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,10

Horregatik, pixkanaka-pixkanaka zentzarazten dituzu errudunak, zertan bekatu egiten duten gogoraraziz zuzentzen dituzu.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,2

Ez, noski, etsaitzat hartu behar duzuelako, senide bezala zentzarazi behar duzuelako baizik. zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten.  Elizen arteko biblia   2 Ts 3,15

Azpikeriaz dabilenak atsekabea dakar, aurrez aurre zentzarazten duenak konponbidea.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus