Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udalak isun eder eta zentzagarria ezartzen die, hasieran, arau-hausleei. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 25. orr.
Valvok sei kontakizun zentzagarri eta eztabaida sakon bat ematen dizkigu: [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.
Gogo onez entzungo zuen erretolika zentzagarri haietakoren bat, zeren, halakoetan, kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei, eta zigorra itxurak gordetzeko soilik dantzatzen zen bizkar gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.
Miserikordiako mojak arduratzen ziren emakume presoak zaintzeaz, miserikordia handirik gabe, egia esan, oso erraz ezartzen baitzituzten lazeria zentzagarrizko kastiguak, presoak zigor ziegetara bidaliz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 87. orr.
Betidanik izan zait zentzagarri neure inguruko jendeak plazerra zertan bilatzen duen erreparatzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.
Ba ote da munduan deus zentzagarriagorik, deus poetikoagorik, gure begi edergoseok ustekabean oinetako zahar abandonatu batekin topo egiten dutenekoa baino? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.
Ihes egitea ez zuan posible, halakoetan zakurrak askatzen zitiztean, eta gainera ihesgin bakoitzeko gutariko hamar fusilatzen zitiztean denon aitzinean, zentzagarri. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 83. orr.
Sistemak zentzagarri bat eman nahi zien agirretar guztiei Agirre'tar Nikolaren buruan, eta osorik, bizirik eta bertako behar ninduten Espainiako Entzutegi Nazionalean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 204. orr.
Nostalgia horren zentzagarri krudel eta guzti. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.
Bukatu ziren lehen asteetako ikuskizun makabro haiek guztiak, farola altuetan urkatu eta zentzagarri gisara bertan zintzilik uzten zituzten erresistentziako gizonen gorpuak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.
Zutikako pertxeroa boterearen sinbolo zen, azkar eta tentuz lan egiteko oroi-zentzagarri bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.