Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzabide iz zentzatzeko bidea; norbaiti bere jokabidea hobetzeko jartzen zaion zigorra edo egiten zaion agiraka.

Zeure gaiztakeria izango duzu zigor, zeure desleialkeria zentzabide.  Elizen arteko biblia   Jr 2,19

Ministroek zigorrak gogortzeko galdatzen zuten, denen etsenplu eta zentzabide.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Beharbada begiak atera beharko nizkiokek nire seme honi, eta azokaren erdian larrutu, mundu guztiarentzat zentzabide izan dadin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 87. orr.

Beheragokoekin ere apal agertzen zen, prestago beti aholkua eta zentzabidea hartzeko emateko baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

Beheragokoekin ere apal agertzen zen, prestago beti aholkua eta zentzabidea hartzeko emateko baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

Senarrari zentzabide gogoangarri bat eman nahi zion, nahiz eta horretarako auzuneko esamesak sortzeko arriskua izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.

Argi zegoen egun hartan galdua zuela hura zentzabidean jartzeko egokiera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Zorionekoa beti zentzabidearen zigorpean irauten duen zerbitzaria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus