Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Jesusi ez zioten halakorik egin: Gaius Casius izeneko zenturioi batek saihetsa zulatu zion lantza batez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.
-Ezin nauk kapera ilun honetan betiko geratu -xuxurlatu nion Jesukristoren heriotza egiaztatzen zuen zenturioiari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.
Gizon fededuna zen zenturioia, eta, errabinoaren begien barrenera so eginda, Jaungoikoaren semearen aurrean zegoela ohartu zen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 215. orr.
Eszipion Afrikarraren zenturioietako batekin egin behar al nuen topo? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.
Bikario zeritzen ofizial batzuk zituzten beren esanetara; eta gizon guztiak ehunekotan -burgo izenekoa eratzen- banatuta zeudenez, kondeek zenturioi izeneko ofizialak ere bazituzten beren aginduetara. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.
Baina nornahik zuelarik ere jurisdikzioa -erregeak, kondeak, grabioiak, zenturioiak, jaunek, elizgizonek-, inoiz ez zuten bakarrik epaitzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 288. orr.
"Zenturioi batek", esaten da Txildebertoren dekretuan, "berea ez den ehuneko batean, edo gure leialen mugen barruan lapurra aurkitzen badu, eta ez badio jazartzen, lapurraren ordezko izango da, edota zinegite bidez garbituko du bere burua". «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.