Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zentsuratzaile iz zentsuratzen duen pertsona.
Argitaratzaileek dena aurkeztu behar dute ministerioan, zentsuratzaileek [...] txostena egin dezaten. Berria - Kultura 2004-06-24
Pentsa, Francoren garaian aldizkari-zentsuratzaile izan zen, baina oso baldarra, apenas gustatzen baitzitzaion bere lanbidea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 101. orr.
Nire lehiaketa maitea defendituko dut, lagunen kontra, zentsuratzaileen kontra. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.
Zer esaten digute albisteok zentsuratzaileei buruz? Berria - Gaiak 2004-09-22