Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentsuratu, zentsura(tu), zentsuratzen (orobat zentzuratu g.er.) 1 du ad zentsura ezarri; zentsurak ezabatu edo aldatu.

FBIren txostenen artean diren 'Ernest Hemingway files' horiek 'Basque Intelligence Service files' dauden modu berean daude; zentsuraturik, izenetako gehienak ezabaturik, orrialde osoak tintaz ilundurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.

Pragako Udaberriaren bukaera tristearen ondoren, Hrabalen eta beste askoren lanak zentsuratuak egon ziren eta 1975a arte modu klandestinoan ibili ziren eskuz esku.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 8. orr.

Azkenean, zentsura mota bat dela diot, eta irringarriena da telebixtak zentsuratzen duela telebixta.  Herria   2003-11-13

Gero konturatu nintzen nire gutunek hilabeteak beharko zituztela zure eskura ailegatu arte: espainierara itzuli beharko dituzte, gero zentsuratu egin beharko dituzte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.

Ez da harritzekoa hitzak zentsuratu izana, Azkue abadea zen eta.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Frantxua Maitiak, bere mintzaldia bururatzean, aipatu du Egunkariaren hestea, erranez hogei bat aldiz bederen idatzi zuela kaseta horretan eta nehork ez duela zentsuratu, nahi zituenak idatzi dituela.  Herria   2003-03-20

Pasarte osoa zentsuratuta dago.  Berria - Kultura   2004-06-24

Downing Streetek ia sei hilabetez atzeratu du ondorioak publiko egitea eta gainera txosteneko 10 orrialde zentsuratu ditu.  Berria - Mundua   2004-04-03

'Cold Mountain' zentsuratuta emango dute Txinako aretoetan.  Berria - Kultura   2004-02-18

DVDetan filmen bertsio zentsuratuak banatu ahal izango dira AEBetan, zuzendariaren baimenik gabe.  Berria - Kultura   2004-06-25

Ez diat gorde buruan (zentsuratu egingo nuen beharbada) gutun hura igorri zuen merkataritza-erakundearen sigla bihurria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.

Sakelako telefono bidezko mezuak zentsuratzeko neurriak hartu ditu Txinak.  Berria - Gaiak   2004-07-03

Ez ziren "familiakoei zor zaien errespetuagatik" zentsuratuko eta autozentsuratuko xehetasun guztiak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 53. orr.

Normak normaltzat jotzea eta nork bere burua eta bere jokaerak zentsuratzea eta kontrolatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Neure burua zentsuratuz bizi naiz, baina berdin jarraitzen dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.

Zeren baitzuen jaun Marcelek, konparazione, bere liburuen artean, Huarte Garazikoaren Examen de ingenios liburu famatua ere, Anberesko edizino zentsuratu gabekoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

2 gaitzetsi.

Munduan dagoen gaitzagatik ezin dugu Jaungoikoa zentsuratu, zati handi batean gaitza gure aukera okerraren, bekatuaren ondorio baita, azken finean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.

Sorkari hauez abusatuz egiaren pertzepziotik urruntzen direnak zentsuratu egin behar ditugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 154. orr.

Bere errurik gabe, oker interpretatua izan den idazlea ez da zentsuratu behar. Inork ere ez dezan ausarkiegi zentsuratu bere iritziarekin bat ez datorrena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 209. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gustavo Durani leporatzen zaizkion karguak idatzirik ditu FBIk Habanan 1943ko abuztuaren 13an sinatua den lau orrialdeko memorandum zentsuratuan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.

Caravaggioren margolan zentsuratu horri buruz ari dela, hala dio Gombrichek, [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus