Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentsura 1 iz argitalpen, emankizun eta kidekoen azterketa ofiziala, horietako testuetan agintarien politikara edo moralera egokitzen ez dena ezabatzen edo aldatzen duena; azterketa horretaz arduratzen den organismoa.

75 gobernu badira munduan oso gertutik kontrolatzen dituztenak ikus-entzunezko hedabideak, 45 hasi dira Interneten erabiltzea eragozten, 1999an 400 enpresak zentsura sufritu zuten hurbildik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Zentsura jasaten ari diren euskal artisten aldeko jarrera.  Berria - Kultura   2004-01-22

Nik Ingalaterrako erregea zerbitzatu dut liburuak (1974) zentsura gainditu zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 8. orr.

Irlatik igortzen diren komunikazioen gaineko zentsura ezartzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Zentsurak pasarte batzuk eta izenburua bera aldarazi zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Denbora gutxi neraman Triesten, baina nahikoa Mussoliniren erregimenak eragindako zentsurak eta hitz egiteko beldurrak estali ezin zuena ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 255. orr.

Liburua Reich-eko zentsurak baimendua zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.

Musika [...], berriak (zentsurak moztuak), eguraldiaren berri entzuten dut kafesne beroa hartzen dudan bitartean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Thatcher-en garaian legez ezarritako zentsurak utzitako ondorio antzuak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 101. orr.

Egunkari guztiak zeuden zentsuraren mendean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 74. orr.

Hain ezagunak ez diren taldeak ere hasi dira pairatzen zentsuraren erasoak.  Berria - Kultura   2004-04-08

Zuzeneko zentsurak eta zentsura haren osteko gorabehera hitsek lagundu zidaten telebista utzi eta unibertsitaterako urratsa egiten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.

Iparreko gerlari buruzko berriak berant iristen ziren eta zentsuraren bahetik iraganik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Nagusiaren artikuluak makinaz kopiatzen ditu eta [...] askotan berak eroaten dizkio Zentsurari Buruzko Bulegora, Telefonicaren eraikinera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

Zentsuraren tinta ezabatzailearen azpian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Francoren garaiko zentsuraren arduradun, heriotza-zigorren sinatzaile, Gasteizko hilketen eragile harro...  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 161. orr.

Orduantxe jakin ninan eskutitz anitz idatzi hizkidala espetxetik, zentsurak bahituak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 187. orr.

Zentsura horrek, pentsamendu libreko gizon guztien pertsekuzio horrek, liburutegien erreketak, unibertsitateen usteltzeak zure arbuioa eragingo zuketen, baita Alemanian nire arrazako inori hatzik gainean jarri ez baliote ere.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.

2 (elizarena)

Agintzen diegu beren hiri eta diozesietan direlarik gure mezu hauek aski argi argitara ditzaten eta gure erran hauek ere betearaz elizako gaztiguen eta zentsuren mehatxupean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Ez badira sartzen heretikoen aurka erabakiak diren zentsuren eta beste gaztiguen beste foru hartan, bekatore larritzat hartzen dira bizkitartean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 68. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Zentsura berria saihesteko, oso estua baita.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 27. orr.

Aukeran, nahiago dut zentsura ideologikoa, diruarena baino.  Berria - Kultura   2004-07-09

Aurrenekoan zentsura estuagoa zegonan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 87. orr.

Zentsura soilak, beraz, ezin du inoiz giza arrazoimenaren eskubideei buruzko gatazka amaitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Bere burua erabat egokia ikusten zuen eginkizun berri baterako: zentsura politikoa egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.

Zentsura frankistak debekatua zuen liburu hori argitaratzea, eta Mexikon argitaratu beharko zuten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.

Horma lodi haien barnera gauak ez zuen lortzen sartzerik; zentsura faxistak berak, errejimenaren maisulan, mundutik bereizirik gindukan, anestesiazko linbo zuri batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Egun bizi dugun saturazio informatiboa da zentsurarik perfektuena askotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Egia esateko, zentsura ez da batere gogorra, eta ia dena uzten didate irakurtzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 234. orr.

Erakundeek artistak otzanarazi egiten dituzte, zeharkako zentsura zuria aplikatuz, edo zuzeneko laguntza kenduz.  Berria - Kultura   2006-02-05

Alderdi horretako diputatu Agustin Condek neurria ezartzea «aurretiko zentsura» ezartzea bezala litekeela iritzi zion.  Berria - Mundua   2004-05-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kandahar filmaren egileak zentsura arduradun itsu baten istorioa kontatu nahi du film horretan.  Berria - Kultura   2004-05-09

1968ko martxoan, Donostiako zentsura delegatuak irizten dio «Errusia inguruko herrialdeen marxismo praktikoa edo sozialismoa» dela argitalpenaren ardatza, eta debekatu du.  Berria - Harian   2006-03-19

Ez nintzateke probintziako hiri bateko gertaera narratsak metatzen ibiliko zentsura-batzorderako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.

Ameriketako Estatu Batuak: Zentsura mekanismoak hedabideen egituretan daude txertatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Zentsura kasuak ugaritu egin dira irailaren 11z geroztik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Irak: zentsura lege zorrotza indarrean jarri du inbasioaren osteko Agintaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Erakunde horren arabera, Txinak zentsura neurri zorrotzak ezarri ditu.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Erraz asko aurkitu nuen Zentsura Zerbitzua, Jauregiaren ondo-ondoan baitzegoen hain zuzen ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 86. orr.

Izan ere, gauza interesgarri gutxi esan zitezkeen zentsura-erregimen haren baitan eta, edonola ere, Duvrescu ez zen bereziki iaioa kritika sotilaren edo ironiaren erabileran.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 164. orr.

Zinemagileen Elkarteak Frantzian nagusitzen ari den «zentsura giroa» salatu du.  Berria - Kultura   2004-02-22

Zentsura kutsuarekin egingo da gaur Grammy sarien banaketa ekitaldia.  Berria - Kultura   2004-02-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elizaren teologia hain murgildua zegoen aristotelismoan, ezen Giordano Brunok bizia galdu eta Galileok eliz zentsura pairatu baitzuen, kristau-erlijioarekin, Itun Berrian agertzen den bezala, inolako loturarik ez zuten zientzi heresiengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.

6 irud/hed gaitzespena.

Julio Uquijok 1934ean zentzugabetzat jo zuen zentsura hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 115. orr.

Alta, lañoki idazteak ez dakartza hizkuntzaren zentsura edo pobrezia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

7 auto-zentsura ik autozentsura.
8 zentsurapean adlag

Zorigaitzez, 40 urte zentsurapean bizi behar izan duen gizarte batek ez ditu askatasunaren arriskuak erraz hartzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.

Bere ustez, «PPren pentsamendu bakarraren» aurkako den edozein adierazpen zentsurapean aurkitzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Gizarte-erabileren arlo honetan adimen arrazionalizatzailea aske mugitzen da, erlijiozko eskrupuluen zentsurapean egon gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

9 zentsura mozio

Frantziako Gobernuaren jarrera gaitzetsi eta datorren astean zentsura mozioa aurkeztuko dute sozialistek .  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Epelak entzun zituen, eta bi zentsura mozio ere gainditu behar izan zituen.  Berria - Harian   2005-06-24

Janukovitxen gobernuari aurkariek jarritako zentsura mozioa arbuiatu du Legebiltzarrak.  Berria - Mundua   2004-12-01

Parlamentuak baztertu egin ditu Sharonen aurkako zentsura mozioak.  Berria - Mundua   2004-06-08

Joan den ostiralean «itxiera eta pribatizazioaren aurkako» zentsura mozio bateratua onartu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Rabanerak dio PSE-EE zentsura mozioa mehatxu gisa erabiltzen ari dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Txirotasuna geroz eta handiagoa denez, Israelgo Alderdi Laborista zentsura mozioa aztertzen ari da Legebiltzarrean aurkezteko.  Berria - Mundua   2004-11-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus