Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortaz, erromatarren zentsu zaharraren antz handiena zuenari, census, tributum deitu zitzaion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 281. orr.
Monarkia frantsesean zentsu deitu zitzaiona, hitz hori oker erabili bada ere, nagusiek jopuengandik jasotzen zuten eskubide partikular bat zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 283. orr.
Beste gizon libreak bezala, beren kondearekin joango ziren armadara [...]; bestalde, ez zeuden beste zentsurik ordaintzera behartuta, eta beste gizon libreak bezala tratatuak izango ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.
Inork guk zentsua jaso ohi genuen lur zergapeko bat erosiz gero. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 283. orr.
Gauza bera zen jopua izatea eta zentsua ordaintzea, libre izatea eta ez ordaintzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.
Gauza arrunta izan zen lur-jabeek lurrok elizei eman eta gero beraiek zentsuz hartzea, joputza horren bidez elizen santutasunean partaide zirelakoan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 277. orr.
Errege-zentsua exiji dadin nahi dugu behinola legez exijitzen zen leku guztietan? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 283. orr.
erromatarren zentsua (3); zentsua ordaindu (3)