Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentsore 1 iz argitalpen eta emankizunen zentsura egiten duen enplegatu publikoa.

Publikatu aurretik zentsoreak irakurri behar ditu artikuluak Birmanian.  Berria - Gaiak   2004-01-07

Miserias de la guerra lana 1951ko urtarrilekoa da, eta badirudi Biblioteca Nueva argitaletxeko arduradunek aurkeztu ziotela zentsoreari, urte berean.  Berria - Kultura   2004-06-24

Imamek meskitetan zer esango duten aurrez jakinarazi beharraren burutazioa oso urruti ere ez dago zentsore frankistek bertsolariren bati eskatu izan ziotenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Ezagutzen ditugun mila ogibideei beste bat eransten diegu: telebista platoetan pii-joystick-ari sakatzen dion zentsore gizarajoarena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.

Zentsore sibilinoen mende gaude oraindik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.

Sare elektronikoaren edukiak kontrolatuko dituen zentsore talde bat ezarri behar izatea ez da irtenbiderik egokiena.  Berria - Gaiak   2004-01-13

2 irud/hed

Ezin naiz beldurti agertu Joyce, Lawrence, Henry Miller eta beste hainbaten zentsoreen aurrean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Patetismoz eta abertzaletasunez beteriko predikua izan zen eta horregatik errespetatu zuen kanpandorreko zentsoreak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 101. orr.

3 antzinako Erroman biztanleria-zentsuak egiteko eta moralitatea zaintzeko zeregina zuen magistratua.

Morroi hura zentsorea zela pentsatu nuen aurrena, baina gero berak esan zidan presondegietako funtzionaria zela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 215. orr.

Zentsoreak eta magistratu arbitrarioak beharrezkoak badira gobernuren batean, hori haren konstituzioaren ahultasunagatik izango da, eta ez gobernu ondo antolatu baten izaeragatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Lehen bost klaseetan izena eman ez zutenak [...] ez zeuden erroldan Lege Vokoniarraren espirituaren arabera; sei klaseen artean izena eman ez zutenak, edo zentsoreek aerarii izenekoen artean jartzen ez zituztenak, ez zeuden erroldan Servio Tulioren insitituzioen arabera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.

Legeez gainera, zentsoreek zaindu egiten zituzten ezkontzak, eta, errepublikaren premien arabera, hartara behartzen zuten lotsaren eta zigorren bidez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.

Errepublikaren garaian ia ez ziren egin horrelako legeak, zentsoreek zuzentzen zituztelako alde horretatik sortzen ziren desordenak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Marko Katon zentsoreak zioenez, Erromako herrian gauza jakina zen [...] errege guztiak basabere harrapakerien klasekoak zirela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Azken gaitz honi erremedioa jartzeko, Zesarrek eta Augustok berriro ezarri zuten zentsore kargua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Horixe da Metelo Numidikok bere zentsore-aldian herriari egindako harengaren espiritua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus