Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zentriko 1 izond zentroan dagoena.
Hiriko plazarik zentriko eta jatorrenetariko batean ginen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.
Beste leku batera joan behar izan genuen bizitzera, eta gurasoek aurrekoa baino askoz zentrikoagoa zen bat aurkitu zuten. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 36. orr.
2 irud/hed
Are gehiago, definizio etiko-zentriko eta logozentriko horiek onartzen dituenak beste definizio batzuk uzten ditu bazterrean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.