Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskutoki beltza altxatu zuen, eta ponpa zentrifugoaren kirrinkots larri garratza erregailuaren trumoihots sakonari gainkatu zitzaion. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Belodromoko indar zentrifugoak ez baitie bertsolariei bakarrik eragiten. Berria - Kultura 2004-12-12
Ikuspegi historikoak kosmos fisikoaren mugimendu zentrifugoa erakusten digu espazio-denboraren lau dimentsioko markoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 401. orr.
Logika zentrifugoan instalatuta, erdiguneari ekiteko oso garai ilunak bizi ditugu. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Kapitalismoa nazioartera zabaltzea, historiaren ikuspegitik, abiaburua Europan duen hedapenezko ibilbide zentrifugoa bada ere [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.
Indar zentrifugoak, berriz, sakabanatu egin nahi dizkizu hitzok. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.
Horixe da André Bazinek bere "Peinture et cinéma" (1950) artikuluan egiten duen oinarrizko oharpena, filma "zentrifugotzat" definitzen baitu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 211. orr.