Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentratu, zentra(tu), zentratzen 1 du ad zentroan jarri, zentroari buruz antolatu.

-Zure fotokopiak ez daude behar bezala zentratuta -adierazi zidan, orri bat erakutsiz-.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 31. orr.

Ikusle "normala", bere begiradak egiten duen bezala, irudiak zentratuta ikustera ohituta dagoenez, deskoadratzea ezabatzea izaten da joera normala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Titularrak zentraturik zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

2 futbolean, balioa erdialdera bota.

Ilargia laino geldien artetik agertu zen borobil borobila, buruaz jotzeko modukoa, Emilio Minak zentraturiko baloia bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.

• 3 da/du adn adierazten den gauzan arreta nagusia jarri.

Bere interesa Espainian eta tradizio espainolean zentratua dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 130. orr.

Montse ahaztu eta berriro zentratu behar nuen neure karrera profesionalean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 184. orr.

Brokeback mountain gauza txikietan, egunerokoetan, zentratzen da, eta westernaren epika albo batera uzten du.  Berria - Kultura   2006-01-18

Gastu publikoaren bidezko esku-hartzean zentratzen ziren errezetak hartu zituzten soilik aintzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Inflazioaren kontrolean eta diru egonkortasunean zentratzen ziren neurri monetarista horiek interesgarriak izan ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Irudikapenaren zentratzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.

Azterketa soziologiko asko dago hebadibeek duten harrerari buruz [...] baina "edukiari" dagozkion gaietan zentratuak izan ohi dira gehienak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Subjektuarengan eta hitzean zentratutako artelanaren ikusmolde zaharkitu bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Iruditzen zait lehengo jendea zentratuagoa zegoela..., bizitzan inplikatuagoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 88. orr.

Fredi, bertsoa goitik behera egiten inoiz baino zentratuago ikusi nuen.  Berria - Kultura   2004-12-21

4 (era burutua izenongo gisa)

Kamera, ideologia burgesaren subjektu zentratua mugagabe errepikatzeko tresna bezala harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Estilo zentratutzat ezaugarritu nahi izan baita estilo klasikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus