Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentralizazio 1 iz zentralizatzea.

Lortu nahi dutena zentralizazioa eta industrializazioa da, prozesu guztia kontrolatzen duen azpiegitura bakar bat uztea.  Berria - Harian   2005-08-28

Industria-iraultzak eragindako produktibitatearen hobetzeak ez zuen ekarri, aldi berean, diru-sarrera banatuen masa handitzea; aitzitik, mozkinen hazkundea eta kapitalaren zentralizazioa ekarri zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Egitasmoak kudeaketa integralaren aitzakiapean zentralizazioaren alde egiten du nabarmen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Handiak dira tradizioak Salomoni egotzi dizkion dohainak: gizon jakintsua da [...] eraginkorra ere bada bere lanetan, hala nola tenpluaren eraikuntzan eta kultuaren zentralizazioan -israeldarrak jainko arrotzen ondotik barreiatu ez daitezen-.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 18. orr.

XVII. mendean, gerra izan zen, berriz ere, zentralizazio politikoaren eragile nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Zentralizazio jakobinoari uko egiten dioten alderdiak.  Berria - Mundua   2004-01-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harrezkeroztik, ezin itzulizkoa ematen zuen botere politikoaren, militarraren, fiskalaren eta monetarioaren zentralizazio-prozesuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Japoniaren subiranotasunak pairatzen zuen mehatxua zela-eta, zentralizazio-politika abian jartzea eta nazio barneko ekonomia liberalizatzea izan zen japoniarren erreakzioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Egia da une honetan estatuen Europa dela abian dagoena, eta guztiok dakigu estatuek nolako egitura, boterea eta zentralizazio gogoa duten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus