Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentralizatu, zentraliza(tu), zentralizatzen 1 du ad zentro komun batean edo zuzentaritza komun baten mendean bildu.

Informatika sistema batek zituen apustu guziak zentralizatzen eta tratatzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 119. orr.

Estatu Batuen kanpo-espioitza etxe bakar batean zentralizatu beharko dela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

Artelekuren web orrian (www.arteleku.net) zentralizatzen eta zabaltzen dira Loiola auzoko zentroan egiten diren ekimen guztiak.  Berria - Kultura   2006-03-07

Elkarte zabal bat, merkatuko lapurreta guztiak zentralizatzen zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Birbanaketa inperioen antolamendu ekonomikoaren funtsa da -Mesopotamian, Egipton, Txinan, Indian, Persian, Kolonen aurreko Amerikan.-, ekoizpena zentralizatuz eta biltegiratuz egiten da, eta gizarteko kideen artean banatzen da gero, inperio bakoitzaren irizpideen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Bortxaz eta inposizioz, mugak Ebrotik Bidasoara ekarri ziren, euskal mutilak soldaduskara obligatu, zergak ezarri, eskola zentralizatu, lurralde osoan Espainia-Estatu politiko, administratibo, militarra inkatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Nazio-espazio bakoitzaren baitan botere politikoa zentralizatu izanaren ondorioz, metaketaren ardatzak hiri estatuetatik nazio-estatuetara aldatu zirelarik, areagotu egin zen konkurrentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Putini boterea zentralizatzea eta prentsa askatasuna murriztea leporatu zion.  Berria - Harian   2005-05-10

Zerbitzuak zentralizatzeak konplexutasuna eragin du, eta ez du emaitza onik eman.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Eskaria zentralizatua dago, bezeroen arreta ez, ordea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

2 (era burutua izenondo gisa)

Alarma horiek sistema zentralizatu batekin komunikatuta egoten dira.  Berria - Harian   2005-07-21

Erregadioan oinarrituriko ekonomia agropekuarioak, aginte zentralizatuaren menpeko lankidetza komunitarioaren koordinazioa eta sedentarizazioa ekarri baitzuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.

Beste muturrean, berriz, plangintzapeko ekonomia edo ekonomia zentralizatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Holakoa dugu Frantzia zentralizatu hau: orok Pariseratu behar.  Herria   2001-10-25

Gobernu zentralizatu batek ezin du jardun funtzionario profesionalik gabe, eta Liu Pangek sorturiko Han dinastiak arrakasta izan zuen funtzionariotza eraginkor eta onargarria eratzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Frantzian eta Ingalaterran, Ehun Urteko gerrak eginkizun erabakigarria izan zuen monarkia zentralizatuen eta nazio-nortasunaren osaeran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Mendebaldeko Europako monarkia zentralizatuek [...] elkartu zituzten, XVII. mendetik aurrera, tokiko merkatuak -oso ugariak zirenak- eta kanpoko merkataritza, eta, hala, barne- merkatu bateratu, integratu eta lehiakor bat sortu zen pixkana-pixkana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus