Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantzia zentralista huntan bezala. Herria 2005-06-02
Indarkeriaz ezarririko estatu zentralista batuari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.
«Espainia eta Frantziako konstituzio zentralistek Euskal Herrian banaketa iraunarazten» dutela iritzi dio Batasunak, Langileen erakundeak harreman estuak behar zituen izan estatuko ezker iraultzailearekin, diktadura botatzeko, eta, batez ere, burgesia zentralistari aurre egiteko. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Metodoak [...] antzinako herrialde komunistetako planifikazio zentralistetatik hartuak izaten ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.
Administrazio zentralistaren ibilmolde pisua arinduz. Herria 2005-02-24
Aginte-eredu zentralista gailendu zen eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bi administrazio ezberdinetan banatu zituzten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.
PPren eredu zentralistaren eta PSOEren neoautonomismoaren arteko hirugarren bidea egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-26
Tradizio frantses zentralistaren jarraitzaileek amestutakoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 100. orr.
Komunistek beti ildo bera segitzen dute, borrokatzen gaituzte, zentralistak dira; ez dago ustekaberik. Berria - Mundua 2004-04-13
Nazionalistekin eta ez nazionalistekin, independentistekin, soberanistekin, autonomistekin eta zentralistekin. Berria - Euskal Herria 2004-01-20
Espainiako zentralistei bereziki adieraziko diegu ezin dituztela egunkariak itxi eta kazetariak torturatu munduan hori zabaldu. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Zentralistak edozer emateko prest egongo litzateke abertzaleak gobernutik kendu eta abertzaletasuna ahultzeko eta lohitzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.
Gazteleraz egiten ez duen guztiak espainiar zentralisten hizkuntz eskubideak urratzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-02-12