Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtsean, ez du horren beharrik lurraldetasunari uko egiteko, zentralismoa eta jakobinismoa oraino ere printzipio sakonak baitira Frantzian. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Sare publikora pasatzeko alde zirenek "herri eskolak" zituzten gogoan, hemen, Frantzian edo Ameriketan aurki daitezkeenak, hemengo zentralismoak eredu hori modu batera bortxatu badu ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.
Gehiago du zentralismotik nazionalismotik baino. Berria - Mundua 2004-02-01
Estatuaren zentralismoa eta zapalketa areagotu egin dira. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Epaileak, «jakobinoen zentralismoak kutsatuta-edo», euskarari dion «mespretxua» agerian utzi duela dio EAk. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Espainiako zentralismoaren defendatzaile sutsua. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Hego Euskal Herriak, berriz, Espainiako zentralismoaren aurka egin ditu, hein baten, XIX eta XX. mendeetako gerrak, 1833-39ko eta 1872-76ko karlistak eta 1936-39ko zibila eta, zalantzarik gabe, nortasun berezia eman dio horrek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 53. orr.
Asko dira zentralismo politikoaren "izpiritualizazio" modu hauek Gaztelako izpiritu gorago edo sintetiko "nazional" batean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.
Tokian-tokikoaren errespetua edo subsidiaritate printzipioa: lurraldekako eta taldekako estilo eta erabakiak lehenetsiz zentralismo demokratikoaren aurretik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.