Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehun eta berrogeita hamazazpi dolar eskudirutan, hiru barra mastekatzeko goma, hogeita bost zentimoko lau txanpon, hamar zentimoko bi txanpon, zentimoko lau txanpon eta paper zati bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.
Bost zentimoko txanpon baten bila hasi nintzen Friedeli deitzeko, baina berrogeita hamarreko pieza bat eta bi dolarreko txartela baino ez nituen aurkitu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.
Mahatsa, kiloa 5 florin, andere mahatsa, 70 zentimo kilo erdia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.
Bost lira, arranoaren ikurra zeramaten haietakoak, zilar nitratoa egiteko, eta hogei zentimo, berriz, hegan egiten zuen andre biluzia zeramaten haietakoak, nikel kloruroa egiteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.
Ikusgarritik ez zuena, ordea, gogoangarritik berdintzen zuen Udalarekin zuen zorrak: 3.754 euro eta 26 zentimo, nire paperak egia bazioen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
Altxor Publikoarentzat ez da batere errentagarria zentimo bateko txanponak egitea. Berria - Ekonomia 2004-09-01
Urtarrilean gasolio litroa 69 zentimotan zegoen, eta orain 80 zentimotan saltzen da. Berria - Ekonomia 2004-09-29
Azal biguneko liburuak bost dolar eta hamar zentimotan saldu ziren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.
Hogeita hamar zentimoko gauza bat hogei zentimotan erosi zuela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.
Urtarrilean, berunik gabeko litroaren prezioa 0,800 zentimokoa zen. Berria - Ekonomia 2004-08-08
Zure zoriontasuna 30 zentimoren truke! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.
Bi zentimoko izozkiak ere erosi nituen, txokolatezko bana Josemari eta biontzat. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.
Batez beste, 95 oktanokoak 92,6 zentimo balio zuen. Berria - Ekonomia 2004-11-02
Lau zentimo garestitu zen urrian gasolioa, eta bi zentimo gasolina. Berria - Ekonomia 2004-11-02
Katilu betearengatik 10 zentimo kentzen genien. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 41. orr.
Bost zentimo ordaindu dizkiogu itsuari bertso-paperagatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 139. orr.
Datozen hiru urteotan esne litroaren salneurria 0,09 euro zentimo jaitsiko da. Berria - Ekonomia 2004-08-04
Euroaren estakuruan, ainitzetan euro ehuneko edo zentimoak bazterrerat uzten direla, deus baliorik ez balute bezala. Herria 2005-07-28
U Ribombuk ez du diru publiko zentimo bakar bat eskatu. Berria - Mundua 2004-06-26
· Urria hasi zenetik Hego Euskal Herrian gasolio litroa 4 zentimo euro garestitu da. Berria - Ekonomia 2004-10-26
bost zentimo eman (3); euro zentimo (4)
zentimo bakar bat (5); zentimo balio (5); zentimo bateko (14); zentimo euro (5); zentimo euro garestitu (3); zentimo garestiago (6); zentimo garestitu (11); zentimo garestitu da (5); zentimo gehiago (5); zentimo inguru (5); zentimo kobratzen (4); zentimo merkatu (3); zentimo merkeago (4); zentimo ordaindu (6)
zentimorik ere (4)