Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentimetro (orobat zentimetra g.er.) 1 iz metroaren ehunena.

Pieza guztiak beren lekuan zeuden jarrita eta, zirudienez, bakar bat ere ez zen zentimetro bat mugituko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.

Zentimetro bateko ertza duen kubo batek, adibidez, 1 cm3-ko bolumena izango du eta 6 cm2-ko azalera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 105. orr.

Sarreratik 2-3 zentimetrora himenaren mintz porotsua dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Zentimetro gutxitara, eskukada jo zion bizkarrean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

Anorak urdinaren kremailera zentimetro batzuk jaitsi eta zain geratu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

Bigarren aldiz, zigarroa ahoratu gabe gelditu zitzaidan, nire hortzetatik zentimetro urri batzuetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Metro eta laurogeita bost zentimetroko gizona barrez lehertu zen hura gogoratzean.  Berria - Kultura   2004-09-25

Zurtoina, berriz, zazpi zentimetroko torloju baten bidez zegoen estalkiari itsatsita.  Berria - Kultura   2004-04-15

Aurreko hanketako atzaparrak hamabosten bat zentimetrokoak ziren, eta itxura beldurgarria zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

1985an, abuztuaren 7an, elurra Candanchun: 20 zentimetro loditu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Eguzkia 60 gradutara iritsi orduko, erradiazioaren indarra ia bete-betea da, eta zentimetro koadroko 1.4 kaloria emanen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Minik ez zuten lagunek 559 zentimetro kubikoko garun edukiera zuten.  Berria - Gaiak   2004-11-26

900 zentimetro kubikoko trastetzar japoniarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

2 (dimentsioetan izan (da) aditzarekin luze, zabal eta kidekoekin)

Gizakiaren bagina 8 zentimetro luze da aurreko paretan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Otsoa 105-135 zentimetro luze izaten da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 113. orr.

Ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da.  Elizen arteko biblia   Ir 26,16

Erre-oparitarako abereak hiltzeko lau mahaiak harlanduzkoak ziren: hirurogeita hamabost zentimetro ziren luze-zabal eta berrogeita hamar gora.  Elizen arteko biblia   Ez 40,42-43

· Hogei zentimetro luzeko patatak, dasta melenga ustel antzekoa dutenak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Gehienak ni baino hamar-hamabortz zentimetro gehiago luze.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Lan berean egiteko askiko omen zen 50 zentimetro zabalago zilatzea eta lan berean egina izanen zen.  Herria   2003-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus