Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zendako (orobat zerendako g.er. eta zentako g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian zerendako agertzen da) 1 adlag galdetz zergatik.

Zendako ez dira agertu -galdetu zuen Joanesek lasaitasun osoz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 33. orr.

Zendako horiek emaiten zautaten holako samindura, tristezia?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Saltegietan konparazione, zendako dira argibide guziak kasik denetan eta beti frantsesez eta bakarrik frantsesez?  Herria   2004-10-14

-Noiz hori eta zendako?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Besta zendako eta norendako?  Herria   2003-07-03

Europa federal bat, zendako ez?  Herria   2001-05-17

Zendako ez zuen treina hartu erran bezala eta erran tenorean...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.

Badakit zendako ene aita umezurtz gelditu zen hamaika hilabetetan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 177. orr.

Baina ez zuen zaldira igan nahi, banakien zendako, zikinduko zuela, segur niz hori zuela ez igaiteko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

-Bai, eta nihaurek ere ez dakit xuxen zendako.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Bainan jakingarri litzateke, zendako beilari bakotxak, bere etxe xokoan dagoelarik, hartzen duen erabakia bide horri lotzeko.  Herria   2003-09-11

Gisa horretan eta hotzean begiratuz, erraxkiago uler daiteke zendako Frantziako Estatuak preso batzuk bakartasunean atxikitzen dituen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

2 (perpaus txertatuetan) zeren

Eta ni lotsatua, zendako ez nuen gozatzen ahal mota bereko amodio zerbaitetarik ene partea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badakizu zendako (3); baina zendako (5); bainan zendako (20); eta zendako ez (20); horra zendako (5); zendako bada (11); zendako behar dugu (3); zendako diozu (3); zendako ez (99); zendako ez nuen (3); zendako ez zen (3); zendako holako presa (3); zendako ote (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus