Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juliori egokitu zitzaion zenbatzea, eta besteok abiada bizian sakabanatu ginen oihan txikian barrena. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.
Egunero bezala, zazpietan egiten dute zaindariek zenbatzea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 86. orr.
Bazegoen eguneko une zehatz bat, lantegitik itzuli eta zenbatze deiaren artean, ordu berezi, bizi eta lasaigarria, gehien maite eta itxaroten nuena -horrez gain afalordua ere bazen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 146. orr.
Ni saiatu nintzen azaltzen loturarik gabeko berbazko rapsodia hura hain zuzen zenbatze-sistema baten kontrakoa zela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.
Dionisos aulkian jesarrita geratu zen, ukalondoak belaunetan jarrita eta eskuez buru pisuari eutsika, harlauzen zenbatze prozesua hastekotan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.