Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbatsu urte ditu, zure ustez? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 174. orr.
Obispoarengatik galdetu zigun, nolakoa ote zen, altua, baxua, potoloa, argala, zenbatsu urte. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.
Egun batean, 24 orduan, egun normal batean bai, lur azal eta itsas ordeka horietan, zenbatsu ekaitz sortzen direla iruditzen zaizue? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.
Gertuago kokatuta, gehien inporta zaigunarekin arduratuta, Espainia aldean zenbatsu ohi diren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 240. orr.
Zergatik ez ote duten konpontzen, edota bestela Hannaren gaur egungo adina zenbatsukoa ote den kalkulatzen, ea dagoeneko ilea urdindu ote zaion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.