Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbatgura (orobat zenbat gura) izlag/adlag zenbat-nahi.

Madrilen atondu ei zuen zaleen espioitza-sare hori alde batera utzirik, bere buruaz zenbatgura ipuin kontatzen dakien Ernestek Hemingwayk badaki Gustavo Duran denbora batez hango -Madrilgo- SIMeko burua izan zena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 166. orr.

Zaharrak zenbat gura dabiltza, autobuskadetan, bisitan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 238. orr.

-Berdin dio, ez dio ardura; kalean bihar honelakoak zenbat gura lortu ahalko duzu -diost-; egon, laster nator eta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus