Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbatezin (orobat zenbaezin) izond ezin zenbatuzkoa.

Giza historia oraindik bere haurtzaroan dagoela, eta balitekeela milaka urte zenbatezinetan horrela jarraitzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Irkutsk biltegi handi bat da, non Txinaren, erdialdeko Asiaren eta Europaren artean trukatzen diren salgai zenbatezinak pilatzen diren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Paretak estaltzen zituzten liburuen multzo zenbatezina begiradaz jo eta esanen zuen, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Zenbatezinak dira haren gudarosteak, guztien gain altxatzen haren argia.  Elizen arteko biblia   Jb 25,3

Banan-banan, ordea, hostopilaren zatiak, esperientziaz dakigu, izarren hautsa bezalakoak baitira, zenbatezinak, laino infinitu eta erabateko baten ttanttak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.

Askok dagoeneko 12.000 kilometro baino gehiago egin dituzte epaiketa horretara joateko eta geratzen zaizkienak zenbaezinak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Jende guztia doa haren atzetik segizioan, zenbatezina bildutakoen kopurua.  Elizen arteko biblia   Jb 21,33

Egiptotik, mila eta berrehun gudu-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 12,3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus