Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nitaz kezkatuta egongo balitz, telefonoz deituko lidake, edonon legokeelarik edota zenbat-nahi jende leukakeelarik ere inguruan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.
Beste gizarte-klasea, noblezia guztiz guduzalea da, zenbat-nahi aberastasun izanik ere, fortuna egin beharra dagoela pentsatzen duena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.
Gai ezpada, alferretan gizon bakar batzuen urratsak, zonbat nahi merezimendu duketen berek, zenbat nahi beren alde zuzentasuna. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.
Eskatzen duzuna ordainduko dizut, zenbat-nahi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.
Askotan eskolan nintzelarikan, menturaz kasko gogorra bainukeen, erakasleak zenbat nahi onak izana gatik gauzak ez nituen beti konprenitzen. Herria 2004-10-21