Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbakidun izond/izlag zenbakia duena; aipatzen den zenbakia duena.

Disko zenbakiduna birarazirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Mugarri zenbakidunak arin igarotzen dira zure begien aurretik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Gorago, zenbakidun tiradera errenkada batean, ogi arraspatuak, fina eta larria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Matrikula ezeztatzeko mezu ofizial bat aurkitzen du bere postakutxan: 7710101SAM zenbakidun Melanie Isaacs ikasleak ezeztatu egin du COM 312 ikasgaiaren matrikula.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 49. orr.

Arto transgenikoa badago, barra kodeaz gain zenbakidun kodea ere ageriko da.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Oraingo honetan, ez nintzen 67 zenbakidun etxearen aitzinetik iragan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.

654 lagun inguru izango ziren 14116 zenbakidun trenean, bederatzi bagoi guztira.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.

Jatorrizko lana, Oteizak igeltsuz egindako San Cristobal eskultura, Oteiza museoak du gordea, brontzezko bi kopiarekin batera: 9 eta 44 zenbakidunak.  Berria - Kultura   2004-04-15

Finala erreboteko zuloan erabakiko da, bi zifrako zenbakidun koadroetan.  Berria - Kirola   2006-01-14

Lehen eguneko eginbideak Irungo 1 zenbakidun Instrukzio Epaitegiak zabaldu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Ben Guy, Exbourne-ko ostatariaren semea, soldadugai berrietakoa, lotan harrapatu zuten bere postuan, eta [...] Lehen Zenbakidun Gudu Zigorra ezarri zioten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zenbakidun gudu (3); zenbakidun instrukzio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus