Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbaki (orobat zonbaki g.er.) 1 iz matematikan, kopuruaren eta unitatearen arteko erlazioaren adierazpena; adierazpen horri dagokion ikurra. ik numero.

Zenbat eta diseinu modernoagoa izan, orduan eta letra gutxiago eta zenbaki gehiago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 201. orr.

Abelek matrikula irakurri du: BI hizkiak eta, jarraian, bost zenbaki.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 83. orr.

Hara non bi zenbakiko kopurura jautsi naizen, Moimentos herrian "99,8 km", dio Goikoetxeak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.

Aro digitalean, ordea, bi zenbakirentzat bakarrik dago tokia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 177. orr.

Zenbaki guztiak ezagutzen ditugulako, zerotik infinituraino.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.

Zenbakien zale gogaikarri mordoa dago bazterretan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Hainbat zenbaki esan eta inork ez bazuen bingoa lortzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 87. orr.

Idatz ezak 38 zenbakia letretan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 32. orr.

Zenbaki bat zeramaten arropetan josita (Auschwitzen tatuatu egin zieten), hiruki baten barruan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.

Gehiegizkoa iruditu zitzaion Matiasi zenbaki bakar bat idazteko 49 zentimetro koadroko papera erabiltzea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 101. orr.

Taximetroan saltoka ari ziren zenbakietatik begirik kendu ezinik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Jorge Oteizak emaniko pieza horiek guztiak Fundazioaren inbentarioan daude, dagokien zenbakiarekin.  Berria - Kultura   2004-04-11

Cesarrek badaki kosta egingo zaiola berriro ere telefonoa hartu eta zenbaki hura markatzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Zenbaki hura kutxazainetik dirua ateratzeko erabiltzen zuela esan zion behin.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Atera zaizuen emaitza zenbaki bikoa bada, esate baterako 33, [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 136. orr.

Beste sari batzuei zenbaki hauek dagozkie: 1752, 26264, 666, 975, 18416, 22009, 17248, 1854, 13581 eta 14650.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Sei zenbakiko telefono zenbaki bat markatu, eta zain gelditu zen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 236. orr.

Orain, denok zifra bakarreko zenbaki bat dugula, kendu diezaiogun 5.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 137. orr.

Hauta ezazu 1 eta 9 arteko zenbaki bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 71. orr.

Zein da a zenbaki baten erro karratua?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Zenbakiak faktore lehenetan deskonposatzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.

Zenbaki bat bilatu, bere erro kubikoari erantsirik 6 emango duena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

Geometriak irudiak aztertzen ditu; aritmetikak, zenbakiak; trigonometriak, angeluak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Unibertsalak -propietateak, erlazioak, zenbakiak, etab.- errealitatearen parte dira, beren eitea fisikoa eta mentala ez bada ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Zenbakien teoria, geometria, metodo infinitesimalak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Zenbakia 56.789 da eta zozketa eguna datorren ostirala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 108. orr.

Hobe litzatekeela, New Yorken egiten omen zuten bezala, kaleak zenbaki bidez izendatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.

Abenidako 30 zenbakiko 15F apartamenduan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Laugarren zenbakiko sarbidera iristean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Ez zuen kalearen zenbakia jartzen, eta oso modu bitxian idatzita zegoen helbidea: "1001", "Mila eta bat" jarri ordez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Karrika hartan bertan, lau zenbaki aurrerago, gelak alokatzen zituen etxe merke eta garbi bat ba omen zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.

Kiskalita agertu zen guretik bi zenbaki haratago bizi den zinegotzi sozialistaren autoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 86. orr.

San Tomas jakintsuak hori bera irakasten baitu 1. Partearen 8. galdeko 2. artikuluaren 3. zenbakian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Aipatzen ditut zenbatzeko zenbakiak, eta gogoan dauzkat, haien irudiak ez baina zenbakiak berak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendebaldeko mundu modernoan zenbaki arabikoek paperean esanahi berberak zituzten bezalaxe, zenbakiak viva voce izen desberdinez deitzen zituzten herrientzat. "(I.)", erran nahi baita, parentesiz giltzapeturiko bat zenbaki erromatarra, horra kontu guztia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

-Zenbaki oso eta arrunten zientzia da aritmetika: 1, 2, 3... Aljebra, berriz, ekuazioen zientzia da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Bi zenbaki oso bikoitien batura zenbaki oso bikoiti bat da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Zenbaki naturalen propietateak ikertzeko erabili zuen teoria hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Zenbaki naturalen propietateak ikertzeko erabili zuen teoria hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Zenbaki positiboak baizik ez ditu onartzen Al Khuarizmik, osoak nahiz zatikiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Ordu arte erabilitako zenbakiei, berriz, -positiboei eta negatiboei, arrazionalei eta irrazionalei- zenbaki erreal deitu zitzaien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 310. orr.

Zein hartueman zehatz duen diametroak zirkuluarekin zenbaki arrazionaletan edo irrazionaletan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 186. orr.

Antzinateko zibilizazioetan zenbaki negatiborik ez zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.

Hamabia da zenbaki oinarrizkoa, seia bi aldiz batuz ateratzen delako, eta grezieraz diplasios deitzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Matematikariek [...] esan zuten zenbaki perfektua seia zela, zenbaki honek badituelako zatiki batzuk beren artean batuz sei ematen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Zenbaki nulua asmatzea izan zen hori: indiarren asmakizun handia!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Frogatu zuten karratua 2 duen zenbaki arrazionalik ezin dela existitu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Zenbaki konplexu bat egiteko, bi zenbaki erreal behar ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

Berrogeia zenbaki magikoa baita, are gehiago berrogei egun eta berrogei gaueko berrogei hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 7. orr.

Joanes sei zifrako zenbaki xoil bat bihurtu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

200 urteen muga medikuek adostutako muga arbitrarioa baino ez da (zenbaki borobila bai, baina arbitrarioa).  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 95. orr.

Zenbaki absolutuei ezer kentzeke, ehunekoek sortzen dutena bai lilura.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 204. orr.

Uste nuen kritika gogorrak entzungo nituela zenbaki zifratua ahazteagatik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 88. orr.

Hamazazpi, ez da zenbaki txarra, hamazazpi urterekin ezagutu nuen nik Santos.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 19. orr.

Matematikan bada zenbaki arraro bat, -2 delakoa, hainbat eragiketa posible egiten dituena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Zenbaki transfinituen sinboloa da, osotasuna beren zatiren bat baino handiagoa ez den zenbakiena, alegia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Genetikaren loteria eskuzabalegia izan zen berarekin, eta zenbaki irabazle guztiak egokitu zitzaizkion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

Arrakastadunari merkatuko zenbaki sariduna egokitzea besterik ez zaio gertatu, egia, baina... "zerbait egingo zian, ezta?".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Kermezako zenbaki irabazdunak: 14 - 159 – 167 – [...].  Herria   2004-09-16

· Haren osagaiak, a eta b, zenbaki elkarrekiko lehenak dira; alegia, ezein zenbakik ezin ditu biak batera zatitu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik numeriko.

Ezagutzen al duzue hiru horiek baino zenbaki-erlazio sinpleagorik?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Zenbaki-identitatea izanik errepresentatu behar dena ezin da identikoa balitz bezala pentsatu datu enpirikoen bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.

Batzuetan estatistikoek darabiltzaten zenbakien taula aleatorioa zenbaki-sinboloen sail bat da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Maletatxoa ezkutuan ireki zenbaki-konbinaketa jakin batez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 170. orr.

Halako esakuneak, beraz, ez dira axiomak (bada, hortaz, amaigabeak lirateke), baizik eta zenbaki-formulak deitu behar zaie.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.

Zenbaki segida hauetan, -ga luzakinak egiten du zapo erdara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

Begirada bat nahikoa zuen zenbaki-zerrenda luzeak gogoratzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Gertutik begiratu zion etiketari, zenbaki lerro luze bat aztertzen ariko balitz bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Infernuan nengoen: adarka jasotzen nituen etengabe zenbaki-erauntsiak, beren koma eta hamarrenekin.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Zenbaki dantza makabroa.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Arabiarrak eskuzabalagoak ziren, eta zenbaki-pasaportea eman zieten irrazionalei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina ez zirudien telefono-zenbaki bat markatzen ari zenik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.

Han zegoen Funeral Rites, identifikazio zenbaki batekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.

Athleticeko bazkide-zenbakia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Euren autoen matrikula zenbakia hartzen ari direla jakinarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-11-03

Ondoren hamar digituko zenbaki bat, 917 eskualde-zenbakiarekin hasten zena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Katalogo-zenbakia idatzi, eta liburuak eskatzeko fitxak bete zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Txartelaren truke, plaka bat eman zioten, leku-zenbaki bat idatzita zeukana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Egun horiek pasatuta deituidazu telefonoz Erzurumdik, eta nik erreferentzia-zenbaki bat emango dizut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 54. orr.

Marka, modeloa, serie zenbakia.  Berria - Harian   2005-07-21

5 (pluralean, emaitzen adierazpen gisa)

Errealitatea zenbakiak dira, ez politika.  Berria - Mundua   2004-11-09

Guztien gainetik, emakumearen laneratzeari buruzko zenbakiak aipatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Urteko zenbakiak aztertu ondoren, zenbait gogoeta egin ditu Behatokiak.  Berria - Harian   2006-04-07

Goiz da oraindik zenbakiak interpretatzeko, baina lehen ondorioa da hazkunderik nabarmenena «gune erdaldunenetan» izan dela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Zenbakietara joz gero, hainbatek baino gehiago idatzi eta saldu dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 199. orr.

Hiru parte-hartze Munduko Txapelketetan eta bost Europako Txapelketetan dira Portugalen zenbakiak, zenbaki nahiko eskasak Europako beste herrialde askorekin alderatuz.  Berria - Kirola   2004-06-08

Zenbaki horiek ez dute gogobetetzen Aguirre, ordea, eta golegile peto baten bila ari dira jo eta ke idazkaritza teknikoko kideak.  Berria - Kirola   2004-05-12

Hau da, nahiz eta zenbaki ofizialek bestela adierazi, hemen etorkin gehiegi bizi direla.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Japonian lau haize errota saltzeko kontratua lortu duen Gamesa (%0,06) eta Enagas (%0,41) soilik izan ziren zenbaki gorriei ihes egiteko gai.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Azkoyen (%1,25) enpresara, zenbaki beltzak itzuli dira, gorriak pasatu eta gero.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

6 aldizkarietan-eta, data jakin batean ateratzen diren kopien multzoa.

Eskuetan dut lehen zenbakia, 1944eko urriaren 19koa.  Herria   2004-04-08

Kalean da Ostiela! aldizkariaren 33. zenbakia.  Berria - Kultura   2004-04-18

Ale bakoitzetik egiten ziren kopiak zeharo mugatuak ziren, zenbaki batzuk ez ziren bost kopiatik pasa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 134. orr.

Donostiako euskarazko egunkariaren 0 zenbakiaren 50.000 ale banatu dituzte San Sebastian egunaren bezperan.  Berria - Harian   2005-01-20

Hamaika zenbaki atera ziren 1937 eta 1941 bitartean Juan de Ajuriagerraren ardurapean, eta kolaboratzaile izan zituen Luki Artetxe, Ander Arzelus Luzear, Sorazu eta Lazkano, besteak beste.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 134. orr.

Zenbaki monografiko honetan hainbat egilek hausnartu zuten zer diren filosofoa eta intelektuala XXI. mendearen hasieran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Hamabi artikulugilek hartu dute parte 'Jakin' aldizkariak urtero egiten duen zenbaki berezian.  Berria - Kultura   2004-01-13

Desastreari buletinaren zenbaki berria jasotzean hartu nion benetako neurria.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 37. orr.

1959tik 1969ra bitartean, 28 zenbaki eman zituen euskara hutsezko agerkariak, harik eta 1970ean Espainiako Gobernuaren zentsurak argitalpena debekatu zuen arte.  Berria - Kultura   2004-03-02

Hamar urtez 40 zenbaki plazaratu ostean, Ostiela! aldizkaria gehiago ez plazaratzea erabaki du Paperzaleak elkarteak.  Berria - Kultura   2006-04-05

Guztira, 29 aldizkariren 451 zenbaki eskaintzen ditu webguneak, 10.967 artikulu, horietatik 7.949 digitalizatuta.  Berria - Kultura   2004-03-20

Lau urteren buruan, 23 aldizkari-zenbaki (1.200 orrialde), sei liburu eta bi CD kaleratu ostean, Putz aldizkariak gehiago ez dela kaleratuko iragarri du, bertan behera uzten duela bere jarduna.  Berria - Kultura   2004-05-21

Zenbaki berean, horra Philippe Fabas historialariak argitaratu lan bat biziki interesgarria.  Herria   2003-09-11

'LITERATUZTA', 7. zenbakia.  Berria - Kultura   2006-01-03

Harpidetza: 12 zenbaki 50. "Navarra, temas de cultura popular", 274. zenbakia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 202. orr.

Sei urte geroago, 92an kaleratu zen berriro, Susa narratiba bilduma berriko 7. zenbakiaz,  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 225. orr.

7 telefono zenbakia.

Haren zenbakia ere ez zakiat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Neure burua irudikatu nuelarik telefonoa hartzen eta haren zenbakia markatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Sarean zabaldu den berriaren arabera, enpresa horrek telefono-informazioa emateko hainbat zenbaki baditu ere, kanpainak egiterakoan bakarra iragartzen du: garestiena den zenbakiarena hain justu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Telefonicaren kasuan, esaterako, 11888 zenbakia da behin eta berriz iragartzen dutena, eta ia ezer ez dute esaten 11818 zenbakiaren inguruan, nahiz eta azken horren kostua bestearen erdia izan eskatzen dena telefono zenbaki bakarra denean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Interneten arazoren bat izanez gero, bertze zenbaki batera deitu behar du bezeroak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Azkenean haren zenbakira deitzeko adorea bildu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.

Saria, paketea edo dena delakoa jasotzeko 807 zenbaki batera deitu behar dutela esaten diete.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Ondo dakit okerreko zenbaki batera deitu dudala, zu ez zarela Marcel.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 41. orr.

Laneko zenbakia da.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 95. orr.

8 zenbaki lehen unitateak eta numero horrek berak soilik zatitzen duten zenbaki osoa.

Badira ez biz, ez hiruz, ez ezein zenbakiz zatigarriak ez direnak: zenbaki lehenak dira horiek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 159. orr.

13 zenbaki lehena da; 9, berriz, ez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.

2 izan ezik, bakoiti dira zenbaki lehen guztiak: 3, 5, 7, 11 13, 17, 19, 23...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

Bi zenbaki lehen bikiak dira, baldin eta elkarrengandik ezin gertuago badaude; alegia, haien arteko aldea bi baldin bada.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Garai batetik hona, zenbaki lehenek garrantzi txit handia dute kriptologian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkariaren zenbaki (4); berdin zenbaki bat (5); beste telefono zenbaki (4); beste zenbaki (4); bi telefono zenbaki (4); deituz telefono zenbaki (4); deituz zenbaki huntarat (4); diru zenbaki (5)

edozein zenbaki (4); ezein zenbaki (3); fax zenbaki (3)

lehen zenbaki (7); lehenengo n zenbaki (3); letra eta zenbaki (3); n zenbaki osoen (3)

telefona zenbaki (8); telefona zenbaki huntarat (4); telefonako zenbaki (12); telefonako zenbaki hauetarat (5); telefono zenbaki (94); telefono zenbaki baten (15); telefono zenbaki batera (3); telefono zenbaki batzuk (3); telefono zenbaki hauetara (3); telefono zenbaki hauetarat (3); telefono zenbaki horretara (3); telefono zenbaki huntara (3); telefono zenbaki huntarat (4); telefono zenbaki hura (3)

zenbaki absolutuetan (3); zenbaki adiskide (3); zenbaki adiskideen (3); zenbaki arrunten (7); zenbaki arrunten multzoa (3); zenbaki bakar (3); zenbaki bakarra (7); zenbaki bakoitza (4); zenbaki bana (3); zenbaki bat eman (5); zenbaki bat markatu (9); zenbaki bat markatzen (4); zenbaki baten azaltzea (13); zenbaki batera deitu (5); zenbaki beltzak (7); zenbaki bera (6); zenbaki berean (4); zenbaki berezi (8); zenbaki berezi bat (5); zenbaki berezian (3); zenbaki berri (6); zenbaki berria (3); zenbaki bidez (5); zenbaki bikoitiak (3)

zenbaki ederra (4); zenbaki erreal (3); zenbaki errealen (7); zenbaki gorriak (13); zenbaki guziak (3); zenbaki guztiak (15); zenbaki handia (5); zenbaki hauetarat deituz (7); zenbaki horiek erakusten (3); zenbaki huntarat deituz (8); zenbaki hutsak (3)

zenbaki identitatea (5); zenbaki irabazdunak (7); zenbaki jakin (3); zenbaki konplexu (3); zenbaki konplexuak (3); zenbaki konplexuen (5); zenbaki lehen (6); zenbaki lehena (6); zenbaki lehenak (5); zenbaki lehenen (8); zenbaki lehenen batura (3); zenbaki negatibo (4); zenbaki negatibo baten (4); zenbaki negatiboak (5); zenbaki negatiborik (3)

zenbaki oso (21); zenbaki oso bat (3); zenbaki oso baten (3); zenbaki osoa (3); zenbaki osoak (8); zenbaki osoen (11); zenbaki osotan (6); zenbaki perfektu (7); zenbaki perfektua (3); zenbaki politak (4); zenbaki soil (3)

zenbaki urria (9); zenbaki urria da (6); zenbaki urria izango (3); zenbaki zehatza (3); zenbaki zehatzak (4); zenbaki zehatzik (5); zenbaki zerrenda (4); zenbaki zonbait (3); zer zenbaki (3); zifrako zenbaki (3)

azken zenbakia (3); bat zenbakia (6); bere telefono zenbakia (6); bere zenbakia (5); bi zenbakia (3); bigarren zenbakia (3); dagokion zenbakia (5)

erreferentzia zenbakia (3); etxeko zenbakia (4); gatibu zenbakia (3); gelako zenbakia (4); gelaren zenbakia (4); haren telefono zenbakia (3); haren zenbakia (6); hirugarren zenbakia (4)

identifikazio zenbakia (4); lehen zenbakia (25); lehenengo zenbakia (6); matrikula zenbakia (4); nire gelako zenbakia (3); nire telefono zenbakia (3); nire zenbakia (7)

okerreko zenbakia (3); telefono zenbakia (87); telefono zenbakia eman (11); telefono zenbakia markatu (4); telefono zenbakia utzi (4); txartelaren zenbakia (4)

urrezko zenbakia (3)

zenbakia ahaztu (3); zenbakia argitaratu (3); zenbakia baduzu (3); zenbakia bera (7); zenbakia da (14); zenbakia darama (4); zenbakia dela (4); zenbakia eman (17); zenbakia eman nion (3); zenbakia emango (3); zenbakia ematen (5); zenbakia erakutsi (3); zenbakia eskuratu (3); zenbakia hartu (4); zenbakia idatzi (8); zenbakia kaleratu (5); zenbakia markatu (27); zenbakia markatu eta (6); zenbakia markatu nuen (7); zenbakia markatzeko (3); zenbakia markatzen (4); zenbakia plazaratu (4); zenbakia plazaratua (3); zenbakia utzi (5); zenbakia utziz (3); zenbakia zen (7); zenbakia zeraman (5); zenbakia zeukan (4)

zure telefono zenbakia (4)

azken zenbakiak (3); bere zenbakiak (4); beren zenbakiak (3); bi zenbakiak (3); diru zenbakiak (7); irabazdunen zenbakiak (5); telefono zenbakiak (21); urteko zenbakiak (4)

zenbakiak agertu (3); zenbakiak eta kopuruak (3); zenbakiak gehitu (3); zenbakiak hartu (3)

aldizkariaren azken zenbakian (4); azken zenbakian (11); bigarren zenbakian (4); hirugarren zenbakian (3); hurrengo zenbakian (6); lehen zenbakian (9); telefono zenbakian (4); zenbakian bizi (3); zenbakian dago (3)

gelako zenbakiarekin (3); telefono zenbakiarekin (5); zenbakiarekin batera (3)

hamabi zenbakiaren (3); zenbakiaren inguruan (3)

zenbakiari dagokionez (4)

zenbakiei buruzko (3)

dagozkien zenbakien (3); irudizko zenbakien (3); telefono zenbakien (5); zenbakien arabera (8); zenbakien bidez (5); zenbakien teoria (8); zenbakien teorian (3)

hurrengo zenbakietan (3)

telefona zenbakietarat (7); telefona zenbakietarat deituz (5)

bi zenbakiko (3); bosgarren zenbakiko (4); hiru zenbakiko (4); kaleko bosgarren zenbakiko (3); sei zenbakiko (3); zenbakiko bigarren (3); zenbakiko instrukzio (6); zenbakiko instrukzio epaitegiak (3)

telefono zenbakira (17); telefono zenbakira deitu (3); zenbakira deitu (10); zenbakira deituta (3); zenbakira deituz (3); zenbakira deitzeko (4); zenbakira iritsi (3)

telefona zenbakirat (13); telefona zenbakirat deituz (7); zenbakirat deituz (8)

telefono zenbakirik (3); zenbakirik ez (10); zenbakirik gabe (4); zenbakirik gabeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus