Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbaketa 1 iz zenbatzea.

Luzeegi joko luke horren kariaz bizi izan ditudan aldrebeskerien zenbaketak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.

Di Fonzok bere hartan utzi zuen Van Ortroy-ren lehen argitalpen kritikoko zenbaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 464. orr.

Ezpainak isilean mugitzen hasi zen, zenbaketan ari balitz bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

H5N1 birusak hildakoen zenbaketa tentu handiz egiten du OME Osasunerako Mundu Erakundeak.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Lockhart bat-batean isildu zen, berak eragotzitako hilketa-kopuruaren zenbaketa bertan behera utziz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.

Stock horiek ez direla oso ondo neurtzen ordainketa-balantzetan ageri diren nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxuen zenbaketetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Ez zuen sekula saldu, ordea, eta bere heriotza [...] naturalaren ondoren egin zen ondasun-zenbaketan "desagertutzat" jotzen da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 156. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Geroxeago ohartu zenez, zenbaketa erraz bezain sinple baten kariaz, tren hark ganadua garraiatzeko hirurogei bagoi beltz [...] ekartzen zituen jendez beteta astelehenero, eta asteartero jendez beteta itzultzen ziren berriro ere hirurogeiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Zenbaketa ofizialek, haatik, 900 hildakoren kopurua aipatzen zuten, baina zifra honek ez ditu kontutan hartzen desagertuak.  Berria - Mundua   2004-05-28

Nire zenbaketa pertsonalean ez dut jasotzen bilatu ez dudan hildakorik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.

Eguneko lehen zenbaketan, liburuak txukuntzen, sagar bat jaten edo egunkari atzeratuak irakurtzen egoten nintzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Haien egunak, han, Pasaian, atzerakako zenbaketa bat ziren. Zu ez zeunden hemen goizeko zenbaketan!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

Gaueko zenbaketan, ordea, funtzionarioek hilik topatu zuten.  Berria - Harian   2005-09-25

Ezpainak ia higitzeke xuxurlatu du: "iluntzeko zenbaketa", keinu txiki bat eginez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 119. orr.

Eta kapitulu bakoitza hainbat zatitan: zati hauek segidako zenbaketa dute, obra aipatzeko erabiltzen direnak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zenbaketa teknikak ez dira heltzen oraindik nazioarteko estandarrera.  Berria - Mundua   2004-10-28

Eurostatek eman zituen datuak, eta INEMena ez den beste zenbaketa modu bat erabiltzen du.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

· 1787ko bigarren argitaraldiaren orrialde-zenbaketari aurretik B hizkia erantsiz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Urte zenbaketan nahastu ote zen Txikia?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 103. orr.

4 (haustekundeetako botoena)

Hauteskundeak irregulartasunez beteta egon zirela salatzeko eta bozen zenbaketa berria eskatzeko.  Berria - Mundua   2004-03-28

Arroyo bozen irabazle, zenbaketa independente baten arabera.  Berria - Mundua   2004-06-06

Hauteskundeetako emaitzen zenbaketa eten du.  Berria - Mundua   2006-02-16

Mujik guztiak bildu behar zituen, abian jarri baino lehen zenbaketa orokorra egiteko. Auzitegi Gorenak George Bushi eman zion garaipena, Floridako botoen zenbaketa eztabaidatsua 36 egunez luzatu ondoren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Botoen %48,46 ematen zion behin-behineko zenbaketak.  Berria - Mundua   2006-02-17

Afganistan mendebaldean, Irakeko mugatik gertu, bozen zenbaketa-gune bati bonbaz eraso zioten.  Berria - Mundua   2004-08-22

Boto zenbaketak aurrera egin ahala, baina, bi hautagaien arteko aldea murrizten joan zen.  Berria - Mundua   2006-04-11

Hauteskundeak ez dira soilik izen emate eta ondorengo boto zenbaketa operazioa.  Berria - Mundua   2004-12-15

5 (egin aditzarekin)

Herritarren zenbaketa egin.      - 2. orr.

Rosik egin du zenbaketa eta denak gaudela jakinarazi dio.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

Hernani eta Donostia bitartean bidean barna ikusten nituen hondakinen zenbaketa egiteko asmoa hartua nintzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 95. orr.

Zenbaketa egin berria nuen hautsontzi beteko aleak banan-banan bereiziz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Era honetako zenbaketak egiten direnean, irakasle laguntzaileak ez ohi dira kontuan hartzen, nahiz oso zeregin garrantzitsua betetzen duten.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

Giza eskubideen zainketarako hainbat erakundek egindako zenbaketen arabera, 30.000 lagun inguru hil zituzten diktaduren aginduetara zeuden sei herrialdetako polizia politiko eta zerbitzu sekretuek.  Berria - Mundua   2004-05-29

Zenbaketan egindako aldaketa honek gure bilduma hogeita hirura igoaraziko luke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus