Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbakera 1 iz zenbatzeko era, zenbaki guztiak idazteko era.

-Ia herri guztiek izan dute zeinek bere zenbakera; zenbakiak idazteko modu bat, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zenbakiak idazteko eta zenbakiekin kalkuluak egiteko balio zuen tresna orokor baten ataletariko bat ziren hamar zifra horiek: kokalekuaren araberako zenbakera hamartarra zeroarekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Zenbakera erromatarreko "X"k "hamar" balio du, zeinahi dela haren kokalekua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Erromatar zenbakera idatziak ez zuen batere balio kalkulurako, eragiketarik soilena abakoaren laguntzaz egin behar baitzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Indiar zenbakerak sekulako balentria egin zuen, alfabetoarena baino are miragarriagoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

Kokalekuzko zenbakeran, berriz, guztiz bestelakoak dira kontuak; zifra baten balioa zifra horrek zenbakia idazterakoan duen kokalekuaren araberakoa da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus