Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Langile zenbaitzu lehenago arizanak dira Sony lantegian. Herria 2004-06-10
Historikoki horkoak dira euskaldunak eta gaskoinak; geroztik judutarrak duela laspost mende etorriak dira horrat, gaur ere badira judutar zenbaitzu ZUP auzoan. Herria 2004-10-07
Bizia halaber gal daiteke herriaren askatzeko, familia zenbaitzuk hargatik [...] galda lezake beren haurra zergatik sakrifikatua izan den. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 87. orr.
Diru-laguntza zenbaitzuri esker: lehen lehenik Eusko Jaurlaritza eta Udalbiltza. Herria 2004-04-08
Horrek ez du kentzen elikagai zenbaitzuren inguruan krisialdi zehatzak gertatzea. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Aipatuz etxearen arkeolojia, guzia "diapo" zenbaitzuekin argitua. Herria 2002-08-01
Ugarte zenbaitzuen oihan trinkoetan, aldiz, 'Hukbalahap' erresistentzia sasitar mugimendua izan zen ere. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 178. orr.
Kultura zenbaitzuetan arraultzea gizakiaren arimaren sinboloa da! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 243. orr.
Gobernu komunistak arindu egin zituen kontroletako batzuk: ez funtsezkoenak, noski, baina bai, adibidez, herrialdera dirua erakar zezaketen kontu zenbaitzuetan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.
220 bat lasterkari, zenbaitzu urrundik jinak. Herria 2004-05-06
Hala nola Garazi aldetik girixtino frango joaiten den Orriako beilara, zenbaitzu oinez, gau betean abiaturik Donibane Garazitik beretik. Gehienak euskara batuan dira idatziak, zenbaitzu haatik zubereraz. Herria 2005-09-08
Laguntza aurkitu dugu kolegioko erakasleetan, eta hartzen ditugu kanpotik ere zenbaitzu, "intervenants extérieurs" deitzen direnak. Herria 2002-09-05
Roberto Laiseka ere hor, eta Mikel Artetxe, eta bertze guziak, zenbaitzu mihia kanpoan. Herria 2003-07-31
Zenbaitzuk zioten: [...]. Elizen arteko biblia Jr 18,18
-Ez denak, zenbaitzuk baizik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 368. orr.
Zenbaitzuek gure hizkuntza eta kultura terrorismoarekin elkartzeko darabilaten bidegabeko interesa. Herria 2003-03-06
Adingabearen lege-egitasmoaren zirriborroek zenbaitzuren desadostasuna eragin zuten. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Aljeriako gerlak gaur egun oraino arrastoak baditu han ibiliak direnen baitan: zenbaitzuentzat kasik gaueroko amets gaixtoak, hobendura sendimenduak... Herria 2005-04-14
Politikazko eskuliburu klasikoetan gobernu ezberdin motak bereizten ziren, bakarraren, zenbaitzuen ala herriaren eskuetan boterea emaiten zen arabera, hots, monarkia, oligarkia, demokrazia bereiziz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.
Nik euskaraz egiten nuen, baina zenbaitzuekin gaztelaniaz aritzen nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 231. orr.
Zortzi edo bederatzi hilabetetan hiltzen dira [zerriak] Donibane Garaziko hiltegian, eta saltzen, zenbaitzu osorik, bertzeak puskaturik. Herria 2005-03-24
Kantu gehienak bereak dira, zenbaitzu Philippe Albor-enak, eta ere Marcel Lécrivain, Marydo Pellarini eta Madou Sanogo Burkina Fasokoarenak. Herria 2005-05-12
Diska airosa, kantu umoretsuekin eta ere zenbaitzu seriosagoak: 15 kantu orotara. Herria 2003-12-18
Bitoriano Gandiaga eta Martin Ugalde-ren obra osoak plazaratuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundurik, euskal idazle handi horien lanak eta ondarea, zenbaitzu sekula ez argitaratuak. Herria 2005-04-21
Euskal musika taldek gero-eta neke handiagoak dauzkate, zenbaitzuk segurik, Espainian gaindi kontzertuak eskaintzeko. Herria 2004-01-22
Beraz berdin izan daitekeela Jainko bat edota zenbaitzuk izatea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.
Afrikako herrialdeen zorra barkatuko diela? Bai, zenbaitzuri bakarrik, bainan ez osoki. Herria 2005-07-14
Auzibideek aldiz, zenbaitzutan laguntzen badute ere arazo koropilatsu baten trenkatzen, gehienetan bazterrak arras minkor uzten dituzte luzarako. Herria 2005-06-30
Haien esanetan, gaur arte atzeman diren ehun eguzki sistemetatik 50etan ura egon daiteke, eta zenbaitzutan baita bizia ere. Rockeroa zenbaitzutan (Perfect), hiper-lasaia besteetan (Grave/Drive) baina baita sonoritate berriekin esperimentatzera irekia ere (Hush, Brotherman, Woman...). Berria - Gaiak 2004-04-02
Onena da, denetan profesionalena bera delako, baina zenbaitzutan gehiegizkoa da haren profesionaltasuna, hutsik gabeko planifikazioa, dena derrigor ondo egiteko beharra. Berria - Kirola 2004-03-04
Matson-dar andreak hirurogeita hamar edo laurogei urteren inguruan zendu ohi ziren; zenbaitzuetan beranduago, sekula ez lehenago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.
Zenbaitzuetan onuragarria ere izaten da, lasaigarri delako. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Agudo zenbaitzuetan, hauskor beste batzuetan. Berria - Kultura 2004-10-30
beste zenbaitzuek (8); diote zenbaitzuek (3)
bertze zenbaitzuk (3); beste zenbaitzuk (6); diote zenbaitzuk (3); zenbaitzuk ere (3)