Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zementu (orobat zemento g.er.) 1 iz urarekin nahasirik ore biguna eratzen duen hauts tankerako gaia, airean edo uretan berez gogortzen dena.

Zementu egin berrian egiten diren markak eta aztarnak betiko gelditzen dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

Zementua osatzen duten porlan eta hondar izpiak ematen dugu pertsonok diskoteka honen barruan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 309. orr.

Zementuak lurra usteldu egin du.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.

Zementuan landatuak zeuden burdinazko uztaietara iritsi zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.

Ibaiko urak harriz eta zementuz eginiko hesi hura jotzen zuen behin eta berriz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.

Zementuz eraiki dituzten lau bloketzarra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.

Paradisu bat zena zementuz ito baitzuten, mila etxe eta beste hainbat dorre egiten zituztela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

Luze etzaten da zementuzko zoruaren gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.

Eten egin behar izan duzue bat-batean elkarrizketa, eta zementuzko aulki luzean etzan zara lehenbailehen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.

Etzaleku bat dauka bazterrean, zementuzkoa, eta leihoa goi-goian, kristalaren ordez sarea, burdinazko barrekin babestuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 72. orr.

Zementuaren kontsumoak behera egin du.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

2 (izenondoekin)

Ez genduan oherik, zementu gogorra eta hotza baino.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 22. orr.

Zementu itsasgarriz eta oliozko pinturaz, aurki konpondu ahal izango da komuneko ontzia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Zementu lehorra kendu aurrena, eta gero igeltsero lanetan aritu behar izaten zuten.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 21. orr.

Etzan eta ikusi dut hezetasunak sabaiko pintura azala soltatu duela, zementu zaharraren grisa agerian utziz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zementu-lanak egiteko, aurrena harea bilatu behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Poto hura zementu hautsez beteta zegoen, bi edo hiru kilo aise.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 129. orr.

Zementu-zakuen paper lodia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.

Ez al du Altzak bere zementu-tasa, zementu-kupoa, edo dena delakoa, ongi eta sobera bete?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

Zementu tona gutxiago ekoitzi eta merkaturatu ahal izan ditu, Lemoako lantegia berritzeko bi hilabeteko lanak direla eta.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Babesaren zementu blokeak, eguzkia hartzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 59. orr.

Asko eta asko baitziren auzoko bizilagunak zementu fabrikan lan egiten zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 100. orr.

Eskuinaldean zabortegi itzela eta ezkerraldean zementu-lantegi zikin eta kutsatzailea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 41. orr.

Lantokiak gaur egun altzairu urtua lantzen du eta autogintza, trengintza eta zementu sektoreak hornitzen ditu.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beren erlijio-legearen lanketan gizarte-zementu berria aurkitu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

5 (neurriekin)

Taldeak 1,1 milioi tona zementu saldu zituen iaz.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tona zementu saldu (3); zementu fabriketako (3)

zementuzko kaiola (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus