Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zemai 1 iz mehatxua.

Keinu soil hori nahikoa izan zen hitzetan zetzan zemaia hauts zedin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.

Argitaletxeko gizonezko buruzagiengandik iharduki bortitza pairatzen du, zemaia eta aitakeria urduria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 132. orr.

Presio eta zemaiz, intrigaz eta propaganda monastikoz, diplomaziaz nahiz bortxakeria gordinez, hedatuz joan den Botere armatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Kastiguak eta beste zemaiak ageri baitira tenporak huts egiten dituzten apaiz eta gotzainen aurrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

Teknikaren zemaiei poesiaz -adieraz dezala poetak santutasuna, munduaren ilunean-, heziera berriaz, jakinduriaz abegi egitea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.

Bete ere egiten dituzte zemaiak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zabaltzak, almenak eta alkazarreko erronda-bideak, denak daude mairu ilun eta bizardunez beterik, zemai-keinuak egiten dituzte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.

· Euri zemaia atmosferan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.

3 zemai egin mehatxu egin. ik zemaitu.

Hori frogatzearren-edo, zemai egin ere bai, buruz beherako orekan jarriko zela gure hamaseigarren solairuko balkoiko eskubandaren gainean, eta nik ozta-ozta eragotzi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Ibili nahi ez zuen mandoari ukabilaz zemai eginez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus