Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelulosa iz glukosaren polimeroa, gai gotorra eta zuria, uretan eta alkoholetan urtzen ez dena, landareen zelulen mintzaren osagai nagusia.

Landareak dira oinarrizko proteina-iturria, baina ezin gara landareetatik bizi, heste meharra ez baita gai hosto eta zurtoinen parte handi bat osatzen duen zelulosa digeritzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Ostera pasatu da dagoeneko deskribatu ditugun egoeretatik, eta bera parte deneko glukosa zelulosa katea luze bati dagokio, errosario bateko alea bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Zelulosa almidoi bihurtzeko gaitasuna duen bakterio-populazio bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Landareak berak [...] zelulosazko babesa sortzen du arrautzaren inguruan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

VISCOFAN [...] zelulosazko bildukinen munduko fabrikatzaile nagusia da.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus