Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeluloidean zuzenean margotutako lehen filma. Berria - Kultura 2006-02-22
Ez da Francisco Franco gure herrian egon zeneko plano bakarra ere ikusten, eta apez zahar honen makurtasun antifrankista ezagututa, oso logikoa da [...] zeluloide metro erdia gastatu nahi ez izatea haren filmatzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.
Film bakoitzaren alogerarekin bost kartel bidaltzen zituen banatzaileak, baina zeluloidearen kaxekin batera ostera itzuli beharrekoak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 72. orr.
Nonbait publikoari begira lan egiteko asmoa zuen, eta zeluloidean lehenago eta politikan geroago protagonista izan zen beti. Berria - Mundua 2004-06-08
Aspaldi ikasi zuen ametsetako mutilik ez dagoela, filmetako maitasunak zeluloidean baino ez direla existitzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 76. orr.
Ana Morena andrearen aurkezpen aski teatrala egin zuen berriro, zeluloideko izar handi bat aurkezten denean bezalaxe, eskuin besoa neurriz kanpo luzatuz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 158. orr.
Kopia bidez oso ezagunak zaizkigun obren originalek eragiten duten zera hori sentitu nuen, zeluloidezko pertsonaiak hezurmamiturik ikusteak eragiten duenaren parekoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Niri zinema gustatzen zait, esan nien, maite dut Greta Garbo, maite ditut zeluloidezko tigre Bengalakoak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.
Egungo zeluloidezko trajediak ditut gogoan txatalak begiratzean, hain zuzen ere, Trueba, Gayarre edo Gran Vían ikusten ditugunak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.
Hain bioleta usain fuertea zerion non iruditu zitzaidan zeluloidezko bioletak biziberritu zirela maiolikazko lorontzian. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 197. orr.
Eta gurutzatu ginen [...] zeluloidezko eguzki betaurrekoak zituzten neskekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.
Gauean, nire idazluma agertu ez zenez, erre egin zela pentsatu genuen denok, zeluloideak erraz su hartzen duela jakinik batez ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.
Desagertzear den zeluloidearen teknologiaren abantailetako bat zen hori. Berria - Kultura 2006-02-08
Bere gizonek ikusi zuten arren, ez zen inor bere aurrean zeluloide bobina hari buruzko ezer aipatzera ausartuko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.
Fritz Langen Metropolis filma ikusi zuenean, nazien propagandarako behin betiko filma egingo zuen gizona aurkitu uste izan zuen zeluloide puska haren atzean. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 69. orr.
Baina dantza ez da ekoizpen honetako osagai bakarra, harekin batera Juan Mari Beltranen musika, Bitoriano Gandiagaren hitz poetikoak eta artxibo zaharretatik ateratako zeluloide esanguratsuak elkartzen baitira ikuskizun honen baitan. Berria - Kultura 2004-02-12
Paperetik zeluloiderako jauzia egin du dagoeneko zuzendariak. Berria - Kultura 2006-04-05
Zinemak sarritan jo du Anton Txekhoven obrara, eta askotan idazlearen eta zeluloidearen arteko uztarketak emaitza biribilak eman ditu. Berria - Kultura 2004-07-15