Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batera utzita noski gizentzeko ezkondu diren horiek, bizitza zelulitisa pilatzen ematen dutenak eta barizeen kontrako galtzerdiak janzten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.
Ilehoria zen, bular harroa eta aldaka zabalak zeuzkan: gerritik gorakoa silikonaz harrotua eta beherakoa, zelulitisak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.
Zelulitisa nuen halaber sabelean, baina zelulitis arraro bat, dilindan eta zurdatsua aldi berean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.
Ez zuen ia akatsik sumatu haren gorputzean, izterretan zelulitisen arrastoren bat soilik, kasik sumaezina. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.
Borobilak, sendoak, erditze batengatik ere zelulitis izpirik gabeak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.