Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelula 1 iz izaki bizidun ororen oinarrrizko unitatea, eskuarki nukleoaz, zitoplasmaz eta hau inguratzen duen mintzaz osatua.

Likido arrunt horrek autozerbitzua eskaintzen die gorputzeko zelula eta ehunei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Ehunezko partikula biribilkara bat da zelularen gorputza, garro edo dendrita asko dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Zelulen gunean daude kromosomak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Nola gerta zitezkeen zelula batetik, arrautza ernaldutik, milaka zelulak eratzea eta desberdintzea; gene berak edukiagatik hain egitura desberdin bilakatzen baitira nola nerbio, hezur, gihar, heste eta abarren zelulak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Enbrioia eta zelulak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Laborategi batzuek [...] lortua zuten enbrioi-tankerako zelula horiek bakartzea eta saio-hodietan mantentzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Zelularen erdibitzea gobernatzen duen gene multzoa bat bera da legamiaren eta gizakiaren kasuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Sortzeko den organismoaren forma zirriborratu; jaioko diren zelulei zeini zer toki eta zer eginkizun egokituko zaion seinalatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Zilbor-hesteko zelulen transplante autologorik ez da inoiz egin.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Minbizia zela, zelulen garapen anarkikoak joa nintzela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.

Garatu ahala, kanporantz mugitzen dira epidermiseko zelulak, eta hil eta kanpoko geruza gogorra eratzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Trilioika ditugun zelula guztiek badute, odoleko globulu gorriek izan ezik, gune bat, eta gune horretan bada gizaki genomaren kopia bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Globulu gorriak ez dira zelulak, hitzaren adiera arruntean, ez baitute nukleorik, ez material genetikorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Ardi-arrautza gunegabetu batean ardi-errapeko zelula baten gunea txertatu, eta bildotsak sortu dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Konpatibilitate handiko zelulak lortu behar izaten dira bizkarrezur muineko transplanteak egiteko.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Kutsadurak zelulak aldatzen ditu eta hortik agertzen da gaitza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zelula berriak gehitu ahala, hezur-makilan ekoitzitako hezur berriak hartzen du zelula zaharren lekua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Obozito baten gunearen lekuan, beste bat jartzen da, zelula desberdindu batetik hartua: heste, giltzurrun zein beste.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Zelula mononuklearretik Nunavut herriko itsas aho hormatuetan bainatzen diren balea ikaragarrietara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Fetuaren zelula bakan batzuk aski dira jaio aurretiko diagnostiko delakoa egin ahal izateko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Itxura batean trinkoa dirudien hezurrak ere badituela halako barrunbe batzuk zelula bizientzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Zelula bizi bakunez eratutako geruza gutxi batzuk osatzen dute epidermisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.

Zelula hil zapalduek ematen diote larruazalari bere gainalde larrukara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Seinale elektriko bat sortzen dute zelula kontrolatzaileek, hipofisira bidaltzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Globulu gorria, zehatz esateko, ez da, zentzu biologikoan, zelula osoa, ez baitu nukleorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Aurreneko zelula duela ehunka milioi urte agertu zen, itsasertzeko lohian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Hildako zelulak eliminatzeko exfoliantea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Koloreekiko itsutasun erabatekoa, izan ere, konoek (hau da, erretinako zelula kolore-sentiberek) duten akats baten ondorio izaten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Kolorea sortzeko, beharrezkoa zen V4ko zelula kolore-kodetzaileetan konparatu edo korrelazionatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Oraindik asko falta da zelula amen funtzioak zein diren ikasi eta izan dezaketen erabilgarritasuna ezagutzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Odola era industrialean ekoizteko itxaropena, zelula amei esker.  Berria - Gaiak   2004-12-29

3 (hitz elkartutetan lehen osagai gisa) ik zelular.

Heldu baten zelula-guneak, beraz, ezgauza dira hartarako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Bi zelula-geruza besterik ez da funtsean izaki primitibo asko: barrualde bat eta kanpoalde bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Zelula-mintzetatik igarotzeko moduko molekula bihurtu behar dira egituraren ordezko piezak edo energia garraiatzen duten substantziak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 204. orr.

Zelula ehunek ez zuten kolorea galdua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Kasuen kopuru adierazgarri batean, pitzadurak zelula-barrunbeetan amaitzen zirela ikusi zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Zer prozesuk arautzen dituzten zelula-hazkundea eta morfogenesia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Boris Ephrussi, Frantzian, eta Henri Harris, Ingalaterran, zelula-hazkuntzaren bidez ahalegintzen ziren zelula-desberdintzea ikertzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

Mutante horietariko bakoitzak bestelakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Badira zenbait molekula talde beren horretan dirautenak, beren kargu baitituzte estu loturiko molekulok funtzio orokor batzuk, hala nola zelula-erdibitzea edo mintzetik zelularen gunera seinaleak igortzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Enbrioiaren garapenaren eta zelula-desberdintzearen oinarrian dauden fenomenoetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.

Gai ziren askotariko zelula motak biltzen zituzten tumor haietarikoak eragiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

4 (hitz elkartutetan bigarren osagai gisa)

Zilbor-hestea ama-zelula hematopoietikoen (odol-zelulen) sorburuetako bat da.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Erretinaren ondoan dauden nerbio-zelula, odol-hodi eta beste egitura batzuen itzal iraunkorrak ez dira ikusten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.

3. irudian kortex-zelulek izan ditzaketen bestelako bi egitura ageri dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Mintz basilarrak [...] zuntz kopuru handia du tente, eta zuntz horiek, ile-zelula direlakoak, kontaktuan daude entzumen-nerbioraino iristen diren nerbio-zuntzekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

Bakterio-zelularen eta haren zenbait funtzioren analisi genetikoari ekiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Gizakiok bost milioi usaimen zelula omen ditugu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 19. orr.

Larruazalaren oso barruan garatzen da dastamen-zelula, eta gero dastamen-papilan sartzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 149. orr.

Ferra-karramarroaren ikusmen-zelula bakoitza bere nerbio-zuntzari konektaturik baitago beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Bazen talde bat animalia-zelulak erabiltzen hasia zena poliomielitisaren birusa eta haren ugalketa aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Luzaroan ebazteke egon da guneak eta zitoplasmak zer parte duten bakoitzak zelula-desberdintze fenomenoetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Amerikar bat, David Schubert, bi urte sabatiko pasatzera etorri zen, eta berekin ekarri sagu-neuroblastoma zelula batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

6 irud/hed

Horietako batek erakutsi zidan, eta bere lezioa nire memoriako kristalezko zelulan geratu da ordutik, tximeleta, euskaraz, miserikoletea esaten dela, edo halako zerbait esaten zidala iruditu zitzaidan.  Berria - Kultura   2006-01-31

7 osotasun bat osatzen duten osagai minimoetako bakoitza.

Eliza gizarte-gorputz helenikoaren eta erromatar gorputz politikoaren zelula ziren hiri-estatuez baliatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

On Kixote eta Sancho Panza pertsonaia ezagunen arteko solasaldien ordez, zelula erritmikoak eta hainbat perkusio tresna ez oso arruntetatik irtendako soinuak entzuten dira emanaldian.  Berria - Kultura   2004-02-19

Fugato tankerako esaldi latz eta zail batetik aldakuntza paregabea sortzen da zelula txiki pila batak besteari, kasu honetan intentzio oso egokiz, pasatuz.  Berria - Kultura   2006-04-26

8 erakunde baten barruan eratzen den unitate minimoa, zenbait pertsona biltzen dituena.

70eko hamarkadaren erdian, BR zutabeetan (Turin, Milan, Genoa, Veneto, Erroma eta Napoli), brigadetan eta zeluletan egituratu zen, Estatuari bete-betean erasotzeko.  Berria - Mundua   2004-10-13

Zelularen azken batzarrean beren panfletoen zuzentasun gramatikalaz sekulako ika-mika piztu eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Bazegoen zelula hartan militante bat, kazetaria, Jaime Vargasen, Lucho Vargasen aitaren liburuak ezagutzen zituena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

Bigarren metalurgia-tailerra zabaldu zutenekoak, sindikatuko lehenengo zelula antolatu zutenekoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Maizago eta bixiago har nezala parte alderdi komunistaren zelula edo atalen bileretan, orduan ni kide bainintzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 256. orr.

Al Kaeda erakundeko zelula bateko ustezko buru Imad Eddin Barakati leporatu zioten atzo iragan martxoaren 11n Madrilen izandako erasoen erantzule izatea.  Berria - Mundua   2004-10-26

SOR erreklasamendu zelulak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Zelula komunista batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.

Zelula integristak Almeriako 'ijito' bati erosi behar zizkion lehergailuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 99. orr.

Poliziak bazekien zelula kriminal bat ari zela osatzen Molinaoko basatzan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.

Shin Bet Israelgo Barne Zerbitzu Sekretuek eta Armadak atzo ezagutarazi zuten iragan ekainean Hamasen ustezko zelula bat atxilotu zutela.  Berria - Mundua   2004-07-28

Parisko zelula gorriek fronte bakarra proposatzen zuten Estatu osoan Iraultza Sozialista bidean jartzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 228. orr.

Oso atsegina zen, bertsolaria, eta Zelula Gorrietan hartu zuen parte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 217. orr.

9 zelula fotoelektriko

Ikusmen-seinaleak bulkada elektriko bihurtzen dituen zelula fotoelektriko bat baino askoz gehiago da begia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

Ordenagailu bati lotutako zelula fotoelektriko zentral batek neurtzen zuen zenbat argi sartzen zen aretoan Bisorearen barruan integraturiko bi zelula fotoelektrikok egiten dute argazkilariaren begira doan argiaren laginketa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Neurgailu bati elkarturiko zelula fotoelektriko txiki bat da esposimetroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

· Lehenik, Sanyori zelula fotoboltaikoak egitea proposatu zitzaion.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama zelula (3); azaleko zelula (3); beste zelula batzuk (4); dastamen zelula (3)

enbrioien zelula (15); enbrioien zelula amak (5); enbrioien zelula amekin (4); enbrioien zelula amen (5); enbrioietako zelula (28); enbrioietako zelula ama (3); enbrioietako zelula amak (8); enbrioietako zelula amek (3); enbrioietako zelula amekin (7); enbrioietako zelula amen (4); enbrioietako zelula ametatik (3); enbrioietatik lortutako zelula (6); erauzitako zelula (3); erretinako zelula (3); exfolina zelula (3); giza zelula (8); giza zelula amak (3); gobernuak zelula (3); gorputzeko zelula (6); helduen zelula (4)

klonatutako enbrioietako zelula (3); lehenbiziko zelula (3); lortutako zelula (10); lortutako zelula amak (6); nerbio zelula (4)

odoleko zelula (5); odoleko zelula amak (4)

zelula ama (16); zelula amak (102); zelula amak erabili (5); zelula amak erabiliz (3); zelula amak lortu (5); zelula amak lortzeko (3); zelula amak sortu (3); zelula amek (8); zelula amekin (36); zelula amekin egiten (3); zelula amekin ikerketak (3); zelula amekin ikertzea (9); zelula amekin ikertzearen (5); zelula amen (36); zelula amen bitartez (3); zelula ametan (3); zelula ametatik (9); zelula anitzeko (3); zelula berriak (5); zelula bizi (5); zelula biziak (5); zelula desberdindu (3); zelula desberdintzea (4)

zelula erdibitzea (3); zelula fotoelektriko (3); zelula geruza (3); zelula gorriek (5); zelula gorrien (4); zelula gorrietan (4); zelula hartzaile (6); zelula hematopoietikoen (3); zelula hil (3); zelula hilen (3)

zelula inguru (3); zelula mintzaren (3); zelula mintzaren irazkortasuna (3); zelula mota (5); zelula multzo (6)

zelula pankreatiko bihurtuko (3)

ama zelulak (8); eragiten duten zelulak (9); hesteko odoleko zelulak (3); hesteko zelulak (4); ile zelulak (4); nerbio zelulak (4); odoleko zelulak (9)

zelulak aurkitu (3); zelulak gordetzea (4); zelulak hartu (3); zelulak hil (5); zelulak suntsitzen (3); zelulak ugaltzea (3); zilbor hesteko zelulak (4)

bakterio zelularen (3)

ama zelulen (4); hesteko zelulen (3)

zelulen arteko (5); zelulen erdibitzea (3); zelulen heriotza (3); zelulen mekanismoa (3); zelulen ugalketa (3); zilbor hesteko zelulen (3)

giza zeluletan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus