Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeltiko 1 izond zeltei dagokiena.

Herrialde germaniko eta zeltikoetan barrena gureganaino iritsiko zen gero koplari itsuaren mitoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Mendebalde Urruneko kristau zibilizazioa "Zerrenda Zeltikoan" sortu zen, Irlandan batez ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Naonedeko bileran, Herrialde Katalanetako, Sardiniako, Kanariar Uharteetako, Flandes eta Liga Zeltikoa erakundeko ordezkariek hartu zuten parte, Euskal Herriko zein Bretainiakoekin batera.  Berria - Mundua   2004-02-14

Irlandako biztanle daniarrek eta mendebaldeko uharteetara joandako iparraldeko kolonoek lortu zuten Mendebalde Urruneko kultura kristau zeltikoaren tinduran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Ikaragarri gustatzen zait niri musika zeltikoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 140. orr.

20etan musikaldi zeltikoa, Zelt 3 taldearekin.  Herria   2003-08-14

2 iz zelten hizkuntza.

Indoeuropar hizkuntzatik sanskritoa, greziera, eslabiera, talde zeltikoa eta talde italikoa sortu zirela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 262. orr.

Halaber, germanikoa, eslabieraren eta zeltikoaren artean dagoen eraztuntzat har dezakegu (zeltikoak, bestalde, oso lotura hertsiak ditu italikoarekin); italikoa, zeltikoaren eta grezieran artean dago kokatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus