Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zeltiberiar 1 iz iberiar penintsulako erdialdea bizi izan zen zeltiar herri bateko kidea.
Publio Eszipion Erromako jeneralak [...] hamabost hilabetez setiatu behar izan zuen zeltiberiarren hiri hori [Numantia] mendean hartzeko. Berria - Kirola 2006-04-01
Hor baitituzte Pirinio mendietako gailurretan zeltiar baskondarrek eta zeltiberiarrek beren arteko mugak jartzen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.
Izatez zeltiberiar guztietarik indartsuenak dauden ibarraren zaintzailea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.
2 (izenondo gisa)
Aztarnategi horretan berebiziko garrantzia du gudari zeltiberiarren nekropoliak. Berria - Kultura 2004-04-08