Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelta (orobat kelta g.er. eta zelto g.er.) 1 iz antzina Europako mendebalde osoan kokaturik zegoen herri indoeuropar bateko kidea.

Eskozia eta Irlanda aldean, zelten egutegian ere, naturaren birpiztea ospatzen dute suaren festa eginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Pentsa daiteke euskaldunek hiru eguneko zikloak bereizten zituztela beren egutegian, zeltek egiten zuten moduan "hiru" zenbakia magikoa izan delako historian zehar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.

Antzinako zelten erlijioko apaiz eta artzainak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.

Greziar italiotak oskoen eta etruskoak zelten kontraeraso barbaroaren mende erori ondoren, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko; seigarren menderako Irlanda argi eta garbi kristautasunaren grabitate-zentroa zen Mendebaldean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

• 2 izond herri horri dagokiona.

Bernard Moffatt Liga Zeltako ordezkariak Irlandako Gobernuari eta herrialde zeltako politikariei eskatu die Soleren alde egiteko, haren osasun egoera larria baita.  Berria - Mundua   2004-07-31

Oc eta oil hizkuntzen arteko desberdintasuna, Galiako bi zati horietan izandako bertako elementu zeltaren proportzio desberdinean datza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.

Arraza zeltaren garbitasuna, espiritua, jeinua, karakterea, etab., berba usuenak dira hor.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.

Mendebalde Urruneko kristau zeltak (Irlandan eta Ionan) eta eskandinaviar vikingoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.

Caro Barojak "herri arimaren" arloan dioenez, Renan izan da "arima zeltaren" kantari entzutetsuenetako bat XIX. mendean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.

· Irlandako monasterio zaharretan, eta orohar zelta kultura osoan, umeen aldeko jarrera zegoen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

• 3 iz zelten hizkuntza.

Lehengo iberiar, zelta eta nik dakita zein mintzairetako hitzak aipatu gabe.  Herria   2005-03-24

Zeltak (bretoiera, irlandera, galesera, eskoziera).  Herria   2001-10-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musika zelta (3)

herrialde zelten (3); zelten artean (5); zelten arteko (4); zelten egutegi (5); zelten egutegiko (3); zelten lurralde (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus