Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelotea atzerantz begiratzen duen gizakia zen; herodetarra, aurrerantz begiratzen zuela uste izan arren, benetan alboetara begiratzen eta auzokoei kopiatzen ahalegintzen zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.
Israelen ondorengoek beren ondare espirituala fariseuen formalismo, saduzearren materialismo, herodetarren oportunismo eta zeloteen fanatismoarekin nahastua zutelarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.
Hori zeloteen helburua herodetar bitartekoen bidez lortu nahi izatea zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.
Jatorrizko zeloteen eta herodetarren autoporrota San Pauloren lorpenarekin konparatzen da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 457. orr.
Probokazio honek garaiko zelote-erreakzioa eragin zuen, Makabeoen bi liburuetan agertzen den bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.
Damaskoko bidean izandako ikuskariak hasierako zelote-bide maltzur hartatik kendu zuenean, ez zen herodetar bihurtu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.
Errito-tradizioaren zale ziren puritano zeloteen gaitzespena bereganatu zuen, haien begietara sionistak fedegabeziaren errudun baitziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.
Galbideraturiko hiru erlijio-mugimendu horietako hiru azkenekoek azkenean ordaindu egin zuten beren aberrazio zelotea herodetar ekintza baten bidez, beren liturgi hizkuntzetara filosofia eta jakintza helenikoaren lan klasikoak itzuliz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.
Siziliako siriar plantazioetako esklaboek K.a. bigarren mendean egindako matxinada zeloteak orekatu egin zituen Erroman [...] helenismora konbertituriko liberto siriakoen uholde herodetarrak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.