Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prusiarrak nire lanarekin oso zelosoa naizela esango du, berak ez daukala ideiarik ere idazten ari naizena zer den, gela berean bizi arren ez diodala ezer irakurtzen uzten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.
-Roberto Etxebarriak eta biok txapelketara aurkeztea pentsau zenduenean, apur bat zeloso parau zalako entzutea jaukaat. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 18. orr.
Estatuaren eta boterearen hain etsai zelosoak dira, haren beste etsairik ez baitute aldean toleratzen istantean ausiki gabe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.
Zure izena kantatu eta, denek txalo jotzen zuten, ia zeloso ipini naute, nola hain maite zaituzten! J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 207. orr.