Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahaitxo gainetik larrosa-sorta hartu, eta zelofana kendu zien. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.
Zelofanetan bildutako tulipan sorta. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.
Zelofan koloretsuz estalitako oinetakoak atera eta atera. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 128. orr.
Kosto harria, tabako pakete baten zelofanean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Porru bat lotzen hasi zen laguna, zelofanezko poltsa tiki batetik marihuana iharra aterata. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.
Karamelu arrosa batzuk, obalatuak, zuriz hautseztatuak, zelofanezko zorrotxoetan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.
Musika entzuten genuen, edo dantzatokia inprobisatzen genuen, zelofan gorriz bonbillak estaliz. Berria - Kultura 2006-01-19
Ez ditek gauza izugarririk irakurri nahi, zelofanez bildutako gezur polit horiek nahiago ditiztek. Bakardade iraunkorreko, zelofanezko inguru batean bildurik bizi izan zen beti, jende arrunta hilduratzen duen kezketatik aparte. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 74. orr.
Mertxe historiako irakaslea zen, Espainiako gaur egungo historia irakasten ziguna, batez ere XIX. mendea, bere konstituzio-aldaketa etengabeekin, dena liberal txintxo eta kontserbadore-karlista gaiztoen ipuin ezagunaren zelofanean bilduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.
Seguraski aberats familia guztien hasieran egon da antzeko harrapakeria, gero, belaunaldiak pasa ahala, dena zelofan fin batean bilduta geratzen den arren. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.