Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazkia etorkin bulgariar baten gelaxkan dago, pareta batean zeloz itsatsia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 46. orr.
Etenda geratutako zintaren bi muturrak zelorekin itsatsi, eta aurrera Con Edison: 40 dollars hala jartzen zigun Rafak gure atean zelo batekin itsasita. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.
Oharrari zeloz erantsita berrogeita hamar penikeko txanpon bat zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.
Gero, aulki batean esertzeko agindu eta bertan lotu ninduten, hankak eta besoak zelo zinta zabal batez aulkiari itsatsiaz. Berria - Euskal Herria 2006-01-08
Handik gutxira zelo-papera eskatu zidan, puska bakoitza bere lekuan itsasteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 155. orr.
Zutitzeko zorian nagoela, hara non zelo-paperez hormari itsatsia dagoen paper bat ikusten dudan ur-kontadorearen gainean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.
Pelikula kartazal barruan sartu eta zelo zati batez itxi zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.
Zelo pusketa batez itsatsia. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
sorgin zeloz (3)