Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelo1 1 iz jeloskortasuna. ik jelosia; maiterre.

Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, lagunekin egiteak ez lioke inoiz kalterik ekarriko adiskidetasunari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Norberaren zeloak, inbidiak eta interes pertsonalak komunitatearen gutxieneko beharren gainetik jartzen hasi zirenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Peterrek bere konfiantza beregan jarri ordez niregan duelako zeloak ditu, minduta dago Dusseli egiten dizkion maite-jolasei hark behar adina jaramon egiten ez dielako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.

Amak debekatu egin dit gora joatea, Van Daan andreak zeloak dituelako, bere iritzian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 255. orr.

Kontua da zeloak sentitzen hasi nintzela, zelo ikaragarriak, ez lotan eta ez jaten uzten nindutenak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.

Nik ulertzen nuen, ordea, anaia gizagaixo hura, kortejatzaileak ikustean zeloak ernatu baitzitzaizkion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.

Hortik sortzen baitira guztiek guztien kontrako susmoak eta zeloak ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 71. orr.

Etzazu pentsa nireak zeloak zirenik, inondik ere ez, behin ere ez zitzaidan burutik pasa Mirenek ni bezalako bat begiz jo zezakeenik, benetan; baina ezta Arrieta bezalako gonazale bat ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 190. orr.

Badakit aitak beti izan duela niretzat xarma ero bat, eta badakit zeloak izaten nituela harengana, eta amorruz betea egoten nintzela amarengana.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 82. orr.

Arakne neskatoak ere Atenearen zeloak jasan behar izan zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 193. orr.

Anne, atzo zure zelorik ez nuela esan nizunean, egiaren erdia baizik ez nizun esan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 241. orr.

Ezin duzu horrela jarraitu, zure zelo zoro horiek alde batera utzi gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Duinegia naiz zelo eszena bat egin eta Berta etxetik botatzeko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 98. orr.

3 karra.

Leude baten nagikeria edo utzikeriatik atera ezin zutena, apezpiku baten zelotik eta arreta ekiletik aterako zutela uste zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.

Eta haren hira ez zen zelo onezkoa eta haren haserrea ez zen amoriozkoa eta onginahizkoa, baina guztiz bertzelakoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Finkielkrauten kritikak eta zeloa, erlatibismoaren edo "indiferentzia" kulturalaren aurka ("un slogan publicitaire efficace vaut un poème d'Apollinaire"), etab., Espainian airatuta ikustea, nahikoa paradoxala bada oro har.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.

4 araldia.

Argi-oilarrak pu-pu-put ("espan edo zeloan daudenean alkarri deitzeko").  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus