Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelebre 1 izond bitxia, nabarmena. ik xelebre.

Hala esan zidan behin, Joxemiel Arregi, Lesakalorretako mutiltzar zelebreak Leitzan: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Gizaki izan beharrean, anfibio izan balitz, arrabioa izanen zela iduritzen baitzait greziar zelebre hura, bere ibilera baldar eta izakera aldagaitz geldoarekin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.

Erregearen mozkorraldiak, printzearen txiste arrazistak, erreginaren ateraldi zelebreak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Holako zenbat pasadizo zelebre ikusiak ote gara etxean!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Zelebrea da korreoz ia inoiz fundamentuzko ezer jaso ez eta hala ere beti gutunen peskizan egotea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 85. orr.

Asensio ikaragarri zelebrea zen gaztelaniaz hizketan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 160. orr.

Zelebrea duk jendea!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.

Rufinoren metodoa Imanolek ertzeraino eroango eban, oso era zelebrean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 80. orr.

Honelakoak izaten dira ezjakintasun garaietan irauten duten gauza bakarrak, eta hauek bereganatzen ditu beti gizadi otzanak, eta modurik zelebre eta zentzugabeenetan erabiltzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Gizonaren gainditze-ahaleginak traketsak ziren, zelebrezkoak, amorragarri bezain tristeak, baina guztiarekin ere deduzkoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.

Guri behin zelebrea gertatu zitzaiguan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 101. orr.

· On Kixote zelebreak ere, hala dio, bere guzizko Dulcinea maiteaz, [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zelebre hasi zen oso, lehen minutuan gola jasoz, baina azkenerako Realak bere bertuteak eta Celtak bere gabezia larriak erakutsi zituzten.  Berria - Kirola   2004-01-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus