Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelebratu, zelebra, zelebratzen 1 du ad ospatu.

Igandean Trufania eguna ohorezko eguna, aheztar batentzat, Carmen Urkia-k (Myriam serora, erlisionean), zelebratu ditu bere urrezko ezteiak, Notre Dame du Refuge Angelun, bertze 33 serorekin.  Herria   2003-01-09

John Lennon Beatles kantari talde fama haundiko kidearen hiltzeko 25. urteburua ospe ederrean zelebratu da.  Herria   2005-12-15

Villagrandeko dukearen eta haren segizioaren etortzearekin zelebratu genuen bertze festa handios hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.

Besta hortan bilduak ziren Alemania naziaren kontra irabazi libertatearen zelebratzeko, Errusiako armaden burua eta beste kargudun haundi batzu ere han, noiz-eta jauneria horren guziaren buruzagi lerroa jauzarazi baitu aitzinetik prestatu bonba izigarri batek.  Herria   2004-05-13

2 eman.

Ondotik, Pierre Moleres jaun apezpikuak, bortz apezez inguraturik, zelebratu du meza bat guziz kartsua.  Herria   2002-09-19

Fededun bat erdalduna zelako aitzakiaz, mezak eta predikuak frantses eder, leun eta txukun batean zelebratzen hasi zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Igandea arrakastatsuagoa izan da, Erramun Caracotche-k zelebratu duen mezatik haste -meza airosa, euskaraz eta okzitanoz.  Herria   2001-10-04

3 egin.

Ezkontza hau zelebratua izanen da Mikel Epalza mariñelen omonierrak emanik Ahetzeko elizan.  Herria   2003-08-14

Zeremoniak ederrak zelebratu ditugu, jendea aurkitu da gauerdiko mezan, eliza mukurru betea zen.  Herria   2004-01-01

Bi egun horietako zeremoniak haur horien xedetarat zelebratuak izan dira.  Herria   2003-06-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus