Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1785ean, Sodomako 120 egunak edo lizunkeriaren eskola, bere obra ezaguna, idazten du Bastillako zeldan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Hil aurretik, zer tortura saioa egin zioten adierazi zien Carabanchelgo zeldako hiru kideei. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 94. orr.
Mahaiaren aitzinean, jarleku bitxi bat, betoinezkoa hori ere, zolari lotua; zeldaren beste hormari lotua ohea, arrunt apala, lurretik hamar zentimetroko goratasunean. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Han hiru zelda zituan, bi ttikiak, 3x2 metrokoak, eta hirugarrena bikoitza. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 73. orr.
Zelda hartako hotza hezurretaraino kiribiltzen zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.
Gau batez, ni jarri naute bere zeldan, Kiev-eko kartzela batean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.
Zeldan sartu nintzenean, edo, hobeki esan, barrura zakarki bota nindutenean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.
Eskuz, idor idorra Graxi erakutsi zuten eta zeldatik ateratzeko keinua egin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 51. orr.
"Entresakak", alegia, gauero zeldetan azaldu, eta norbait aukeratzea, hilerrira eraman eta harresiaren kontra fusilatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.
Ondoko egunetan ohartuko naiz egun argiz ere ez dela argi handirik sartzen zeldan leihatila horretarik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.
Bakartasuneko zelda bat bezala da, baina aise zikinago. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.
Zeldako preso kide bat ikusten zuen salda haren klikatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
· Eterrez usaindu ospitaleko zeldaren murritzean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.
Galerietako batean sartuko zarete, galeriak hiru estai izanen ditu, pisu bakoitzean zelda ilarak alde bietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.
Biharamunean, zelda aldaketa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 100. orr.
· Putzuen Dorrearen hondoenean zeuden zigor zeldek, ahazturaren ziegek: hazurrobiek, nire hizkuntzan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 59. orr.
Zuhaitz Errasti gipuzkoar preso politikoa gose greban da Nanteseko presondegian, agorrilaren 15az geroz, bakartasun zeldan atxikia delako. Herria 2005-09-08
Azken otoitza izeneko hamalauduna erdaraz idatzi zuen Lauaxetak, Gasteizko karmeldarren lekaidetxeko bere zeldan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 82. orr.
bere zeldako (3); ene zeldako (3); zeldako ate (5); zeldako atea (4)
bere zeldan (5)
zeldaren barnean (4)