Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelatu1, zela(tu), zelatzen 1 du ad zela jarri.

Gauari eutsi zion, eta Eosi ez zion bere urrezko tronuan agertzen utzi, ez eta argia dakarten zaldiak (Lanpo eta Faetonte) zelatzen ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.

Neu joan nintzen ukuilura, neuk zelatu nuen zaldia, eta haren gainera igo nintzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.

Zelatu zituzten abereak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.

Morroi bat, nahiz kalerako nahiz lur Ianerako balio zuena, zalditzarra zelatzeko nahiz kima-guraizeak hartzeko prest zegoena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Oraindik ere gogoan dut, dagoeneko hilik egongo da baina, neuk zelatu ohi nuen beltxuri hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

-Behoka ere zelatuko dut.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Aroztegiaren aurrean zaldi zelatu bat zegoen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus