Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen, begiak zorrotz eta beharriak erne, ez bakarrik harat zoatzineri paperrak ongi miatzeko, bainan zernahi solas salatzeko ere. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.
Etorkinak, desertoreak eta zelatariak atxilotuko ditugu, epaitu ez dituzteino presondegiratuko, eta laguntzaileei gauza bera gertatuko zaie. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.
Iraultzaren etsai direnen kontra, zelatari eta mertzenarioen kontra, tiraniaren defendatzaileen kontra. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.
Ontziak ibaian ainguratu, han itxaroteko agindu, eta zelatariak bidali nitian, ingurua aztertzera. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.
Ordua iristen denean bi zelatari jarriko ditugu guardia egin dezaten, bata aurreko ganbaran eta bestea atzekoan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
Inguruan zelatariak genituela ematen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 43. orr.
Arraunak aurreraka astindu, eta, zelatariaren batela inguratu ahala, benetan hutsik zegoela egiaztatu zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 52. orr.
Benjamingo Gibean zeuden Saulen zelatariak, eta jendea harat-honat sakabanatzen ari zela ikusi zuten. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,16
-Erraten dute muga inguruko jendeek espainolak laguntzen dituztela, etsaiaren zelatariak direla, eta iheslariak laguntzen dituztela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.
Txakurrak! -oihukatu zuen zelatarietako batek. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.
Sangarre eta haren neska buhameak hark ordaindutako zelatari apartak ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 205. orr.
Bere etxean dago alde guztietan, alde guztietan sar baitaiteke, hotsik egin gabe ibiltzen den piztia hori, zelatari isila, horma hutsetako gau ibiltaria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 263. orr.
Zelataririk arriskutsuena oraindik aske dabilela, eta hik kasurik egin nahi ez. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 224. orr.
Bazter orotan ibiliko ziren zelatari tatariarrak Siberiako probintzietan, inurriak baino ugariago. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.
Gazte zital eta maltzur haiek, zuzendariarentzat zelatari lana egin eta sakrifizio hartatik libre geratzen zirenak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 21. orr.
Bere zelatari-abilezia osoa erabili du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.
Goseak eta kontzientzia txarrak uxarazi zizkidaten zelatari asmoak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.
Kultur zelatarien debekuak gainditzeko baliatu zuten mistizismoa eta abstrakzioa. Berria - Kultura 2006-04-04
Hotza edo beldurra nituen lagun zelatari, edo biak batera, loa galarazteko. Hobbesentzat, Leviatan estatu boteretsu eta zelataria da. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.
Satelite bidezko telebista etxean ikusteko antena biribil merkeena erostea aski izan zitzaien taldeko ekintzaileei, Vienako MuseumsQuartier (Museoen Auzoa) kamera zelatariak zelatatzeko. Berria - Gaiak 2006-01-05
Zure etxeko begi zelatarietatik urruti, gutuna zure eskutara iritsarazteko bidea. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 47. orr.
Dagoeneko ez zidaten askorik axola auzokoen esamesa eta begirada zelatariek. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.
Ez dago itzal iheskor eta zelataririk. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.
Gero Federicoren lankideak zeuden, haiek ere morroiak, baina zikoitzak eta zelatariak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.
Zelatari zegoen gudariak begiak jaso eta bere atzealdetik mendi-maldan behera jende asko lasterka zetorrela ikusi zuen. Elizen arteko biblia 2 Sm 13,34
Aroerko bizilagunok, jarri bidean zelatari, galdegin ihesi doazenei zer gertatu den. Elizen arteko biblia Jr 48,19
Adurrak, edo menturak, edo zoriak, beste barik, nahi izan baitzuen hara iristekotan ginelarik ni neu joan nendin ontziko gabizain, alegia, masta nagusiko goian zelatari, gabia deritzon habia modukoan, begien menean zer agertu, harexen abisua emateko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.
Aitzgain toki jakin bat da, Oñatitik Arantzazura bidean, Araotz aldera eta Urkulu gainean zelatari dagoen Haitz gainekoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.
zelatariak esan (3); zelatariak zarete zuek (3)