Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure zelataldiaren berri emaiteko, kontuan izan beharko genuke oraintsu jakinarazi dizudan datua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 314. orr.
Nire atzoko zelataldiak zer edo zertarako balio izan du: [...]. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 284. orr.
Hilabeteko zelata aldian sumatu dugun nabarmentzeko gauza bakarra, goiko solairuan bizi den adineko emakumearen portaera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 124. orr.
Hilabeteetako zelataldiak, hilabeteetako informazioa, hilabeteak atzetik, eta azkenean kale ertz bateko espaloian aurkitzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 56. orr.
Gaua ez duk erabat bukatu oraindik, basoan gauzak gertatzen dituk, basapiztien zelata-aldia bukatu gabea duk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.