Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelanbait 1 adlag nolabait.

Baina, zelanbait, ez nengoen eroso.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 49. orr.

Bere jakingura asegaitzak eraginikoa zelanbait konpontzeko asmoz, bazkaltzen gonbidatu zuen Estherrek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.

Nik ere ulertu ditut hesiaz bestaldean ikusitako goi mailako batzuen aurpegietan ageri ziren irribarre zelanbait bihozberak, hamar edo hogei milako zenbakia baitzeramaten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 130. orr.

Gure herriko poliziaren segizio axolagabe eta zelanbait lotsagarria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 125. orr.

Ni trikitira hurreratu nintzanean, Gipuzkoakoa landuago, aurreratuago aurkitu neban, frantsestuago, zelanbait esateko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

2 zelanbaiteko izlag

Amodio osteko poza sentitzen zuen, zelanbaiteko arintasun ezohikoa pausokeran.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 95. orr.

Horrek zelanbaiteko isla du nire obran.  Berria - Kultura   2004-04-30

Tabakoaren kearekin batera hatsak kristalean sortutako lurrunak ur tanta ibiltarietan zelanbaiteko indar magnetikoa izan zezakeela imajinatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Hemen ere zelanbaiteko biluztasunerako betikotu gura izan dute, antza, zure azken bizilekua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

Ez zitzaien ezer axola lekuko moral baten jarduna, eta egia esan, nire moraltasuna zelanbaitekoa zitzaien.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zelanbait esateko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus